Olaibar

Nafarroa Garaiko udalerria

Olaibar[3] ([ola.iβaɾ]) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria eta ibarra da, Iruñeko merindadean kokatua. 16.1 kilometro koadro du azalera eta 289 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Olaibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Osacáin, municipio de Oláibar.jpg
Flag of None.svg
Bandera

Olaibarko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Olaibar.svg Oláibar
AlkateaMaría del Carmen Lizoain Osinaga
(indep.)
Posta kodea31789
INE kodea31188
Herritarraolaibartar
Geografia
Koordenatuak42°53′9″N 1°36′10″W
Azalera16,17 km²
Garaiera470 metro
Distantzia11 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria392 (2020: Green Arrow Up.svg 14)
Dentsitatea17,87 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,47
Ugalkortasuna[1]‰ 67,8
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,66 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 19,90 (2018)[2]
% 13,13 (2010)[1]

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz eta ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñearen inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Herria, Iruñeko merindadearen erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean.

Mugakideak Odieta, Anue (iparraldean), Esteribar (ekialdean) eta Ezkabarte (hegoaldean eta mendebaldean) dira.

Klima eta landarediaAldatu

Olaibarrek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarko basoetan.

KontzejuakAldatu

Beraitz, Enderitz, Olabe (herriburua), Olaitz, Otsakain eta Zandio herriek osatzen dute.

DemografiaAldatu

Olaibarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,52 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Herrien biztanleriaAldatu

Olaibar osatzen duten herriek honako biztanle-kopurua zuten 2006 datuen arabera:

Herria Biztanleria
Enderitz 66
Olaitz 27
Olabe 26
Otsakain 55

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

Udaletxea 1953an eraiki zen eta Olaibarrek Olabe eta Olaizko kontzejuekin partekatzen du eraikina. Antzinako egoitza Olabeko bentan egon zen. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Irunerako errepidea, z/g

Udal hauteskundeakAldatu

Olaibarko alkatea Maria Carmen Lizoain Osinaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik; urte horretan Independientes de Oláibar (IO) bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %3,31) eta boto zuriak hamabost izan ziren (%12,82). Abstentzioa %25,31ekoa izan zen.

Olaibarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Carmen Lizoain Osinaga (IO) 71 Bai
Ricardo Sanchez Urtasun (IO) 52 Bai
Iñigo Pardo Marco (IO) 44 Bai
Maria Teresa Uritz Zelai (IO) 42 Bai
Alejandro Marco Gartzitorena (IO) 39 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere Lizoain aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente de Oláibar (AIO) zerrendaren izenean.

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Olaibarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Vicente Lizoain Egozcue[5] 1979 1983 Agrupacion Independiente de Olaibar
Francisco Javier Ozcoidi Aragon[5] 1983 1987 Agrupacion Osabide Independiente
1987 1991 Agrupacion Electoral Independiente de Olaibar[5]
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 VO
Maria Carmen Lizoain Osinaga 2007 2011 Independientes de Olaibar
Maria Carmen Lizoain Osinaga 2011 2015 Agrupacion Independiente de Olaibar
Maria Carmen Lizoain Osinaga[4] 2015 2019 Agrupacion Independiente de Olaibar
Maria Carmen Lizoain Osinaga[4] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente de Olaibar

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Udaletxea, 1953. urtean eraiki zen, eta Olabe eta Olaizko kontzejuek txandakatzen dute ibarraren herriburutza. Gaurko kokalekuaren aurretik Olabeko bentan egon zen udalaren egoitza.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Olaibar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Olaibar
 
Beraitz | Enderitz | Olabe | Olaitz | Otsabide | Otsakain | Zandio