Txulapain

Nafarroa Garaiko udalerria

Txulapain (Euskaltzaindiaren arabera)[3] edo Xulapain (Udalaren arabera)[4] Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñerriko iparraldean dago, Iruñetik hamabi kilometrora. 548 biztanle zituen 2014. urtean.

Txulapain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Iglesia de Garciriain.JPG
Flag of None.svg
Bandera

Txulapaingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Juslapeña.svg Juslapeña/Txulapain
AlkateaIranzu Zabaltza Bizkai
(Xulapain Elkartzea)
Posta kodea31193
INE kodea31136
Herritarratxulapaindar, xulapaindar
Geografia
Koordenatuak42°53′00″N 1°41′00″W / 42.883333333333°N 1.6833333333333°W / 42.883333333333; -1.6833333333333
Azalera31,51 km²
Garaiera525 metro
Distantzia12 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria574 (2022: Red Arrow Down.svg −11)
alt_left 255 (%44,4)(2019) (%53,7) 308 alt_right
Dentsitatea18,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,78
Ugalkortasuna[1]‰ 35,4
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,64 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 23,10 (2018: Green Arrow Up.svg %2,38)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.juslapena.es

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Txulapainek honako udalerriekin egiten du muga: Imotz eta Atetz iparraldean; Odieta eta Ezkabarte ekialdean; Antsoain hegoaldean;eta Itza-Gulibar mendebaldean. Udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolomé (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

KlimaAldatu

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Txulapaingo Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

EtimologiaAldatu

Lurralde honen berezko hizkuntza aitzinarotik euskara izan den arren, haranaren izenak jatorri erromanikoa du. Txulapain erdarazko "Jus la peña"-tik eldu da, nafar-aragoieratik hain zuzen ere, eta "haitzaren azpian" erran nahi du. 1268. urtean Val de Sant Estevan bezala idatzia agertzen da, eta 1366 eta 1427an Sant Esteuan de Ius la Peynna bezala. Konkista eta gero izena gazteleraratu zen San Esteban de Juslapeña bezala eta ordutik haranaren izena horrela idatzia izan da. Herritarrek, XX. mendera arte haien artean Xulapain bezala izendatzen zuten, mende hasieran zonaldean euskara galdu zen arte.

HerriakAldatu

Honako herri hauek osatzen dute Txulapain udalerria: Aristregi, Beltzuntze, Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markalain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga, Untzu eta Usi. Horiei herri hustu hauek gehitu behar zaizkie: Iruzkun, Alaitz, Otsabide, Oarritz eta Untzubeiti.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • San Pedro eliza: Gartziriain kontzejuan dagoen XII. mendeko eliza.
  • Doneztebe monasterioa: Aranzadi Elkarteak eta Larunbeko herritar talde batek Harriaundi mendiaren gainean (942 m) azken urte hauetan topatu dituzte monasterio erromaniko baten aztarnak, garrantzi handiko aurkikuntza arkeologikoa izan dena. Tenplua izateaz gain, beste kasu batzuetan gertatu legez, talaia funtzioak ere beteko zituen Erdi Aro hartan.[6]

DemografiaAldatu

Txulapaingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,58 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).

Herrietako biztanleria
Herria Biztanleria (2014)
Aristregi 25
Beltzuntze 65
Beorburu 34
Gartziriain 35
Larraiotz 22
Markalain 54
Nabatz 34
Nuin 47
Ollakarizketa 98
Otsakar 33
Osinaga 28
Untzu 34
Usi 39

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

Udaletxea Markalain kontzejuan dago, errepidearen ondoan. 1935ean eraiki zuten eta ordutik bi aldiz zaharberritu dute, 1979an eta 1985ean. Azken berritzean, teilatua eta fatxada berriztu ziren Nafarroako gobernuak emandako 2,6 milioi pezetako diru-laguntzari esker. Eraikinak behe solairua, lehen solairua eta honen gainean eraikitako sabaia dauzka. Fatxada nagusia margoturik dago eta harrizko baoz egindako apaingarriak ditu.

Udal bulegoez gain, udaletxean herriko anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Antzina udaletxea Ollakarizketa kontzejuan egon zen. Udaleko idazkaria Atezko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 1 (Markalain kontzejua)

Udal hauteskundeakAldatu

Azken agintaldietan Txulapaingo alkateak Xulapain Elkartzea (XE) herri ekimeneko kideak izan dira. 2007an XE zerrendarik bozkatuena izan ez bazen ere, taldeko Narila Mondragon Ziarra aukeratu zuten alkate. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %1,05) eta boto zuriak hamabost (%5,32). Abstentzioa %34,03koa izan zen.

Txulapaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Juslapeña Independientes 111 3
Xulapain Elkartzea 105 3
Nueva Agrupación Independientes de Juslapeña 51 1

2011n ere antzeko egoera izan zen. Hauek izan ziren zerrendak eta lortutako zinegotziak: Juslapeña Independientes (JI, 3), Xulapain Elkartzea (XE, 2), Grupo Juslapeña-Txulapain Taldea (2) eta PSN (0). XEko Iranzu Zabaltza aukeratu zuten alkate.

Txulapaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
JI 102 3
XE 99 2
Txulapain Taldea 98 2
PSN 9 0

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Txulapaingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Domingo Sarasa Lecumberri[8] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente de Juslapeña
Francisco Orrio San Martín[8] 1983 1987 Agrupacion Electoral Independiente de Juslapeña
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 AEIJ
Narila Mondragon Ziarra 2007 2009 Xulapain Elkartzea
Mikel Armendaritz Elso 2009 2011 Xulapain Elkartzea
Iranzu Zabaltza Bizkai 2011 2015 Xulapain Elkartzea
Pablo Rota Arrieta[7] 2015 2019 Independenteak
Pablo Rota Arrieta[7] 2019 Jardunean AA

TxulapaindarrakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. (Gaztelaniaz) «Xulapaingo Udala» Ayuntamiento de Juslapeña / Xulapaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. "Done Mikelen bizki galdua".
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Juslapeña - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Txulapain
Aristregi | Beltzuntze | Beorburu | Gartziriain | Larraiotz | Markalain | Nabatz | Nuin | Ollakarizketa | Otsakar | Osinaga | Untzu | Usi