Orgiko hariztia
Nafarroa Garaiko basoa, Ultzama eta Odieta ibarretan kokatua
Orgiko hariztia Lizaso herrian (Ultzama, Nafarroa Garaia) dagoen naturgune bat da. 80 hektarea inguru duen basoa da, haritzez betea. Gaur egun, aisialdirako prestaturik dago: patxada ederrean egoteko toki asko ditu, baita hainbat ibilbide erraz ere, gurpil aulkian dabiltzanek ere egiten ahal dituztenak; itsuek ere hariztiaz goza dezakete, ibilbide zati anitzetan sokekin loturiko barandak baitaude eta informazio panel asko braille sisteman idatzirik baitaude. Nafarroako Gobernuak Orgiko hariztia Aisialdirako Natur Babesgune izendatu zuen 1996an[1].
1975 urtean, Orgiko oihanan Robin and Marian filma grabatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Lexnavarra» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Orgiko hariztiari buruzko webgunea.
- Orgiri buruzko artikulua Argia astekarian
- Orgiri buruzko artikulua Berria egunkarian
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |