Ultzama (ibaia)
- Artikulu hau Ultzama ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzama[1][a] (ultzamalderaz: Ultzama ugeldia) Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 38,3 kilometro luzerarekin, Baztanen Saioa mendiko magalean jaiotzen da, 1296 metroko altueran, eta Arga ibaian isurtzatzen da, Ezkabarte ibarreko Atarrabia udalerrian, 417 metroko altueran.
Ultzama Ultzama ugeldia (ultzamalderaz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 38,3 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′54″N 1°35′41″W / 43.04839°N 1.594706°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 270 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 6,77 m³/s (Olabe) |
Iturburua | Saioa (Baztan) (1.296 m) |
Bokalea (Arga; eskuinaldea) | Atarrabia (Ezkabarte) (417 m) |
Ibilbidean zehar, 270 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Olabetik igarotzean 6,770 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,781raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta abenduaren 12,338era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]
Bere ibilbidean, Ultzama, Odieta, Olaibar eta Ezkabarte ibarrak zeharkatzen ditu.
Izena
aldatuIbaiak Ultzama ibarretik hartzen du izena, bertan jaiotzen baita.
Arraizko bentak arte, Belateko erreka bezala ezagutzen da.
Ibilbidea
aldatuBelate mendatearen inguruan jaiotzen da, eta Arañoz mendia inguratzeko hartzen duen bihurguneaz beste, ibilguak hegoaldeko noranzkoa du.
Arraizko bentetatik iragan ondoren, Ultzamaldea igarotzen duenean, Arraizko bentak, Orkin, Alkotz, Lozen, Iraizotz, Zenotz eta Gerendiain herriak zeharkatzen ditu.
Handik gutxira Arkil ibaiaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Gaskueralde ibaiaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju horretara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Eltzarrain ibaiaren emaria jasotzen du.
Olaibar udalerriko lursailetan sartu eta Beraitz, Enderitz, Otsabide eta Olabe herriak igarotzen ditu. Ezkabarte udalerriko lursailetan sartu eta Sorauren, Orikain eta Arre kontzejuak igarotzen ditu.
Azkenean, Iruñerrian sartu, Atarrabia udalerrira iritsi eta urak Arga ibaian isurtzen ditu.
Ibaiadarrak
aldatuUltzama ibaia bezala:
- Zaldazaingo erreka (eskuinaldea)
- Orkingo erreka (ezkerraldea)
- Oianbarreneko erreka (eskuinaldea)
- Ollarango erreka (ezkerraldea)
- Arkil ibaia (eskuinaldea)
- Gaskueralde ibaia (eskuinaldea)
- Eltzarrain ibaia (ezkerraldea)
- Oianondoko erreka (ezkerraldea)
- Nagitzaldeko erreka (eskuinaldea)
- Epeleko erreka (ezkerraldea)
- Zabaldikaldeko erreka (ezkerraldea)
- Errekalde (eskuinaldea)
Nabarmendutako zubiak
aldatuNabarmendutako eraikinak
aldatuOndorengo eraikin hauek Ultzama ibaiaren ibilbidean daude:
- Trinitatearen basilika, Arre eta Atarrabiako mugan
- San Andres errota Atarrabian
Argaren Ibai Parkean Atarrabiatik Soraureneraino
aldatuIruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[3] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.
Irudiak
aldatu-
Ziaurritzen
-
Arre Ezkabarten txindelapea iturrian
-
Arreko zubi zaharra
-
Atarrabia/Arreko Andra Mariren zubia
-
Atarrabian
-
Atarrabian
-
San Andres errota Atarrabian
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Ultzama Olaben)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).