Aldaun

Euskal Herriko mendia

Aldaun, Nafarroa Garaian dagoen euskal mendia da.[1]

Aldaun
Datu orokorrak
Garaiera923
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′32″N 1°39′36″W / 42.909°N 1.66°W / 42.909; -1.66
MendikateaOrtxikaskoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
MendikatMendikat

Ezkabarte eta Txulapain ibarren artean, zonalde menditsu bat hedatzen da, baso trinkoz estalitako bizkar piku eta batzuetan deserosoak.

Mendurro ezagunagoaren iparraldean, Aldaun mendia altxatzen da, Erateko lepoak bereizita.

Bizkar luze eta harritsua dugu Aldaun, pinuz, ezpelez eta haritzen familiako beste hainbat zuhaitzez estalita. Kontuz ibili beharko dugu bidexka urriak ez galtzeko, bestela geure buruak (eta hankak) nahiko kinka deserosoetan jarriko baititugu.

Gailurrean ez duzu sari handirik topatuko...beste gain bat zapaltzeko plazeraz gain.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Aldaun (Mendikat)

Kanpo estekak

aldatu