San Joan eliza (Gelbentzu)

XVI. mendeko kristau eliza, Gelbentzun kokatua

San Joan eliza Odieta ibarreko Gelbentzu kontzejuan XVI. mendeko kristiau eliza bat da.

San Joan eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOdieta
Koordenatuak42°57′01″N 1°39′59″W / 42.9503884°N 1.66626563°W / 42.9503884; -1.66626563
Map

Eraikina aldatu

XVI. mendean harriz egindako bertikaltasun handiko eraikuntza da. Habearte bakarra du, burualdea burualde zuzenekoa, eta oinplano angeluzuzeneko kanpandorrea oinaldeko hormari atxikita dago. Kanpoko kontrahorma sendoek estalki-sistemaren bi zati bereiziak adierazten dituzte: ekialdean, gurutze-ganga izartua du, burualdeari dagozkion giltzarriekin; eta gainerakoa, zurarekin egiten du, profil kurbatuko egitura baten arabera. Ebanjelioaren ondoan kapera txiki bat dago, kanoi-gangaz estalia, eta sakristia burualdeari atxikita dago epistolaren aldetik. Sarrerako atea alde horretan bertan dago, eta erdi-puntuko arkua du, duela gutxi egindako arkupe batekin babestuta. Erretaula nagusian, zalantzarik gabe, Alexandriako Santa Katalina irudikatzen duen erdiko horma-hobian kokatutako tailu errenazentista da interesgarriena, gaur egun desagertuta dagoen tenpluko lehen erretaulakoa izan zitekeena. Egur polikromatuzko irudia da, ederra eta kalitate artistiko handikoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu