Lankide:Wikipirritx/Proba orria
Ingelesa
aldatuIngelesa | ||
---|---|---|
Lurralde eremua: | Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua, Kanada, Zeelanda Berria eta beste hainbat herrialdetan | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra
Germaniarra Mendebaldeko germaniarra |
|
Berezko hiztunak: | 360-400 milioi | |
Hizkuntza familia: | Indo-EuroparraGermaniarra Mendebaldeko Germaniarra
Anglo-Frisiarra Ingelesa | |
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Ameriketako Estatu Batuak(de facto), Australia, Erresuma Batua (de facto), Kanada, Zeelanda Berria eta Commonwealth-eko herrialde gehienetan | |
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria gaitzat duena beste hau da: «Ingeles (herria)»
Ingelesa hizkuntza indoeuroparra da, Mendebaldeko germaniar hizkuntza, zehazkiago. Gutxi gorabehera, 360 milioi lagunek ama hizkuntza dute, eta, gaur egun, munduan jatorrizko hiztun gehien dituen hirugarren hizkuntza da, txinera estandarraren eta gaztelaniaren oste;ng Gainera, bada herrialde askotako lingua franca ere. Horrez gain, nazioarteko harremanetan komunikazioa ahalbidetzen duen hizkuntza nagusia da, eta nazioarteko zenbait erakundek, hala nola Nazio Batuek eta Europar Batasunak, euren hizkuntza koofizial egin dute.[1]
Kokapen geografikoa: zein herrialdetan hiz egiten den
aldatuIngelesa 67 herrialdetako eta 27 entitate ez subiranotako hizkuntza ofiziala da: Akrotiri eta Dhekelia, Amerikar Samoa, Ameriketako Estatu Batuak, Angila, Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Bangladesh, Barbados, Belize, Bermudak, Birjina uharte amerikarrak, Birjina uharte britainiarrak, Botswana, Brunei, Christmas uhartea, Cook Uharteak, Curaçao, Dominika, Erresuma Batua, Falklandak, Fiji, Gambia, Ghana, Gibraltar, Granada, Guam, Guernsey, Guyana, Hong Kong, India, Indiako Ozeanoko Britaniar Lurraldea, Iparraldeko Mariana Uharteak, Irlanda, Jamaika, Jersey, Kamerun, Kanada, Kaiman uharteak, Keeling uharteak, Kenya, Kiribati, Lesotho, Liberia, Malawi, Malvinak, Maldivak, Malta, Man uhartea, Marshall Uharteak, Maurizio, Mikronesia, Montserrat, Namibia, Nauru, Nigeria, Niue, Norfolk uhartea, Pakistan, Palau, Papua Ginea Berria, Filipinak, Pitcairn uharteak, Puerto Rico, Ruanda, Santa Helena, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Samoa, Seychelleak, Sierra Leona, Singapur, Sint Maarten, Solomon Uharteak, Hegoafrika, Sri Lanka, Swazilandia, Tanzania, Tokelau, Tonga, Trinidad eta Tobago, Turks eta Caicos Uharteak, Tuvalu, Uganda, Vanuatu, Zambia, Zeelanda Berria eta Zimbabwe[2].
Historia
aldatuIngeles hizkuntzak 1400 urte inguru dauzka. Ipar itsasoko kostaldeko euaskldetan germaniarrek (angloak, saxoiak eta jutoak) hitz egiten zituzten dialektoetatik sortu zen VI. mendean. Ingelesaren lehenego forma horri antzinako ingelesa edo anglosaxoiera deritzo, eta II. mendera arte bizin.raun zue
Izan ere, Ingalaterrako normandiar konkistarekin (1066) hizkuntzak antzinako normandieraren eragin handia jaso zuen, eta aldaera ugari bizi izan zituen mende horretan zehar: alde batetik, mailegu asko hartu zituen normandieratik; eta, beste alde batetik, normandiarraren grafia latinoa ere hartu zuen, zeinaren ondorioz aldaera morfosintaktiko batzuk garatu zituen. XII. menderako, hizkuntzaren aldera berria finkatuta zegoen, eta 1500. urtera arte hitz egin zen, gutxi gorabehera. Hizkuntzaren bigarren aldaera hori tarteko ingelesa izenaz ezagutzen da.
XV. mendean, ordea, Henrike V. Ingalaterrakoaren erregealdian, ingelesak prestigioa irabazi zuen, eta aurreko mendeetan Frantziatik iritsia eta ezarria zen normandierari gailentzen hasi zitzaion erabileran. Gainera, mende horren amaieran, inprenta zabaldu zen Londreseko inguruetan eta, harekin batera, ingelesaren forma idatziak. 1611n, Jakue I. Ingalaterrakoa erregeak Biblia ingelesera itzultzeko agindu zuen, eta gertakizun horrek ere asko zabaldu zuen hizkuntzaren erabilera. Zabaldu ahala, hizkuntzak aurreko mendeetako ingelesaren formetatik bereiziz joan zen eta, besteak beste, bokal aldaera ugari jasan zituen. Ingelesaren hirugarren aldaera hori ingeles moderno goiztiarra izenaz ezagutzen da eta, gutxi gorabehera 1700era arte hitz egin zen.
Gaur egun ezagutzen dugun ingeles hizkuntza, ingeles garaikidea, Britaniar Inperioaren eskutik zabaldu zen munduan. Izan ere, Inperioak botere handia izan zuen nazioartean XVI. mendetik XX. mendearen lehenengo erdialdera arte; eta, gero, II. Mundu Gerraren amaieran nagusitasun hori galdu zuenean, Estatu Batuak gailendu ziren superpotentzia gisa. Horrela finkatu zen ingelesa nazioarteko harremanetarako hizkuntza nagusi gisa.
Dialektoak
aldatuDialektoak lurralde jakin bateko hizkuntzek dituzten barietateak dira. Aldaera horiek hizkuntzaren hainbat mailatan ager daitezke, hala nola, hiztegian, ortografian, gramatikan, esaeretan edo/eta ahozkeran. Ingelesak, beste edozein hizkuntza bezala hainbat dialekto ditu, esaterako[3]:
- Australiako ingelesa
- Estatu Batuetako ingelesa
- Britania Handiko ingelesa
- Irlandako ingelesa
- Califoniako ingelesa
- Spanglisha
Literatura
aldatu- .Ingelesezko literatura (beste edozein literaturak bezala) ingeles kulturaren isla da eta horri esker, gaur egun, Ingalaterran, Ipar Amerikan, Australian eta beste horrenbeste kolonia ingelesetan gertatutakoaren berri dugu. Gaur egun garenak badu zerikusi handia literaturarekin eta, zehatzagoak izanda, ingeles literaturarekin. Egun erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat esaera Shakespeare idazle famatuak asmatu zituen. Esaterako “to be or not no be” (izan ala ez izan), “break the ice” (izotza apurtu), “for Goodness sake”(jainkoarren), “love is blind”(maitasuna itsua da). Ingeles literaturak izugarrizko ibilbidea izan du. Ibilbide horretan hainbat eta hainbat idazle aurkitu ditzakegu, hala nola: William Shakespeare, Bram Stoker, Jane Austen, Charles Dickens, Oscar Wilde eta Virginia Woolf (besteak beste).
Kanpo loturak- Ingelesa ikasteko iturriak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingeles |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.Bisita ezazu. |
- ↑ (Ingelesez) English language. 2018-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
- ↑ (Ingelesez) List of territorial entities where English is an official language. 2018-02-13 (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Categoría:Dialectos y simplificaciones del inglés. 2013-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).