Birjina britainiar uharteak

Birjina uharte britainiarrak (ingelesez: British Virgin Islands edo BVI) Karibe itsasoan dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurralde bat da, Puerto Ricoren ekialdean kokatua. Uharteak Birjina uhartediaren zati bat dira; bestea Birjina uharte amerikarrak dira. Nahiz eta izena berez Birjina uharteak izan, 1917tik munduan Birjina uharte britainiarrak deitu izan diete, estatubatuarretatik bereizteko. Uharteen hiriburua Road Town da, Tortola uhartean kokatua.

Birjina uharte britainiarrak
British Virgin Islands
Ereserkia: God Save the King
Goiburua: Vigilate
(Zaindu ezazue)

Birjinia Uharte Britainiarretako bandera

Birjinia Uharte Britaniarretako armarria
Geografia
HiriburuaRoad Town
18°25′48″N 64°37′12″W
Azalera153 (216.)
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakBirjina uharte amerikarrak
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErregeaKarlos III.a
LegebiltzarraBirjinia Uharte Britaniarretako Biltzarra
Zeren kide
Demografia
Biztanleria39.369
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (68.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1284
ISO 3166-1 alpha-2VG
ISO 3166-1 alpha-3VGB
Ordu eremua
Elektrizitatea110 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli eta NEMA 5-15 (en) Itzuli
Internet domeinua.vg
bvi.gov.vg

Historia

aldatu

Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.

Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.

Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1648an nederlandarrek Tortola uhartea okupatu zuten. 1672an, britainiarrek uhartea konkistatu zuten eta 1680 Anegada eta Virgin Gorda. Bitartean, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas, Saint John eta Saint Croix okupatu zuten. Uharteek garrantzi estrategikoa zuten eta azukrea ekoizten zuten.

1917an, Estatu Batuek Danimarkari St. John, St. Thomas eta St. Croix 25 milioi USD truke erosi zituzten eta Birjina uharte amerikarrak izena jarri zien.

Birjina uharte britainiarrak Karibeko beste uharte britainiarrekin edo Saint Kitts eta Nevisarekin batera izan ziren administratuak, 1960 kolonia statusa eta 1967an autonomia lortu arte.

Geografia

aldatu
 
Birjina uharte britainiarren mapa

Birjina uharte britainiarrak hirurogei uharte tropikalak dira, handiena Tortola 20 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera izanda. Birjina uhartediaren zati bat dira. Uharteek iparraldean Ozeano Atlantikoa dute eta Karibe hegoaldean.

Uharte nagusiak lau dira: Tortola, Virgin Gorda, Anegada eta Jost Van Dyke. Gainera badaude:

  • Beef uhartea.
  • Cooper uhartea.
  • Ginger uhartea.
  • Camanoe handia.
  • Thatch handia
  • Guana uhartea.
  • Mosquito uhartea.
  • Necker uhartea.
  • Norman uhartea.
  • Peter uhartea.
  • Salt uhartea.

Politika

aldatu

Lurraldearen estatu burua Elisabet II.a erregina da, baina botere betearazlea britainiar gobernuak aukeratutako gobernadoreak du. Gaur egun David Pearey da.

2007an Konstituzio berria jarri zuten martxan[1].

Banaketa-administratiboa

aldatu

Uharteak barrutitan banatuta daude. Hauexek dira:

Azpisailkapena Hiri nagusia Azalera
km²
Biztanleria
(2006an)
Anegada The Settlement 38,6 204
Jost Van Dyke Great Harbour 8,3 176
Tortola Road Town 59,2 16.630
Virgin Gorda Spanish Town 21,2 3.063
Besteak Great Harbour (Peter uhartea) 23,7 181
Birjina uharte britainiarrak Road Town 151,0 20.253

Ekonomia

aldatu
 
Road Town, Tortola, Birjina uharte britainiarrak

Birjina uharte britainiarrek Karibe osoko BPG per capita handiena dute, 38,500 $ ingurukoa (2004an). Ekonomiaren "zutabe bikiak" turismoa eta finantza-zerbitzuak dira.

1959, uharteetako txanpon ofiziala Estatubatuar dolarra da, ondoko Birjina uharte amerikarretan bezala.

Demografia

aldatu

2003an uharteek 21.730 biztanle zituen, gehienak afro-karibetarrak (%83a). Biztanleria gehiena britainiarrek uharteetara ekarritako Afrikako esklaboen ondorengoak dira.

1999 erroldaren arabera:

Erlijio nagusia kristau protestantismoa da (%86a). Kristauen multzo nagusiak metodistak (%33a), anglikanoak (%17a) eta katolikoak (%10a) dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo Loturak

aldatu
18°30′N 64°30′W / 18.500°N 64.500°W / 18.500; -64.500

Kanpo estekak

aldatu


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)