Norfolk uhartea

Ozeano Barean dagoen hiru uharteko lurraldea da. Australia, Zeelanda Berria eta Kaledonia Berria artean kokaturik dago, Australiako botere pean

Norfolk uhartea (ingelesez: Norfolk Island, pitkern-norfukez: Norfuk Ailen) Ozeano Barean dagoen hiru uharteko lurraldea da. Australia, Zeelanda Berria eta Kaledonia Berria artean kokaturik, eta Australiako botere pean dagoen lurraldea da. 34 km² area du.

Norfolk uharteko Lurraldea
Territory of Norfolk Island
Ereserkia: God Save the Queen
Leloa: In as much
Flag of Norfolk Island.svg
flag of Norfolk Island (en) Itzuli
Coat of Arms of Norfolk Island.svg
Australia on the globe (Norfolk Island special) (small islands magnified) (Polynesia centered).svg
Geografia
HiriburuaKingston
29°3′0″S 167°58′0″E
Hiririk handienaBurnt Pine
Azalera34,6 (226.)
Kontinenteaaustraliar kontinentea eta Ozeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErreginaElisabet II.a
LegebiltzarraNorfolk Legislative Assembly (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.748 (2016) (232.)
Dentsitatea50,52 bizt/km² (191.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
MonetaAustraliar dolar (AU$)
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+6723
ISO 3166-1 alpha-2NF
ISO 3166-1 alpha-3NFK
Ordu eremua
Internet domeinua.nf
info.gov.nf

GeografiaAldatu

Norfolk uhartea hegoaldeko Ozeano Barean dago, Australiatik ekialderantz. Lurraldea hiru uhartetan zatitzen da: nagusia eta lurraldearen gehiena dena koordenada hauetan dago 29°02′S 167°57′E / 29.033°S 167.950°E / -29.033; 167.950. 34.6 km² area du, 32 kilometroko kostaldea eta ez du aintzirarik. Uharteko lekurik altuena 310 metrotako Bates mendia da, ipar-mendebaldeko partean.

Philip uhartea, lurraldeko bigarren uhartea 29°07′S 167°57′E / 29.117°S 167.950°E / -29.117; 167.950koordenadetan dago, uharte nagusitik kilometro asko hegoalderantz.

Badago beste uharte txiki bat Norfolk uhartearen hegoaldean dagoena: Nepean uhartea.

HistoriaAldatu

Antzinean Norfolk uhartean polinesiar marinelak bizi ziren, ziur asko Zeelanda Berriko iparraldean dauden Kermadec uhartetatik etorriak. XIV. mendean edo XV. mendean heldu ziren eta zenbait belaunaldi geroago desagertu ziren.

1774ko urriaren 11n James Cook kapitaina, Ozeano Bareara bere bigarren ibilaldian, uhartea ikusteko lehendabiziko europarra zen. James Cookek eman zion izena uharteari Edward Howard (1685-1777), bederatzigarren Norfolkeko Dukearen omenez.

Gero Erresuma Batuak presondegitzat erabili zuen uhartea.

1901ean Australiako Commonwealth sortu ondoren, Norfolk uhartea Canberrako gobernuaren menpe egon zen.

Bigarren Mundu Gerran, uhartea aireportutzat erabili zuten, Zeelanda Berriko armadaren kontrolpean. Hala ere, Norfolk uhartea ez zen erasotua.

PolitikaAldatu

Norfolk uhartea kontinentean ez dagoen lurralde australiar autonomia lortu duen bakarra da. 1979an Australiako parlamentuak Norfolk uharteko legea onartu zuen. Australiako gobernuak Australiako Gobernatzaile Orokorrak hautatutako administratzaile baten bitartez du kontrola baina uharteak hiru urtero herri-botoen bidez hautatutako Biltzar Legegilea du. Hala eta guztiz ere, Australiako legeak uhartean ezarri behar bada Australiako Parlamentuak hala erabaki dezake.

Kanpo estekakAldatu