Ipar Marianak
Ipar Marianak edo Ipar Mariana uharteak[1], AEBekin bategite politikoa duen mankomunitate bat da, eta Ozeano Barearen iparraldean dago kokatuta. Mariana uharteetako iparraldeko 14 irlaz osatuta dago, Hawaii eta Filipinen artean. 477 km²ko azalera dute guztira.
Ipar Marianak Commonwealth of the Northern Mariana Islands Sankattan Siha Na Islas Mariånas |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
Goiburua: In God we Trust | ||||||
Ereserkia: Gi Talo Gi Halom Tasi | ||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Saipan | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingeles, chamorro, karoliniera | |||||
Herritarra | ipar marianar | |||||
Gobernua | Demokrazia | |||||
- | Presidentea | Barack Obama | ||||
- | Gobernadorea | Benigno Fitial | ||||
Lurralde ez elkartua | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 477 km2 (195.) |
||||
- | Ura (%) | txikia | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2007) | 86,616 (198.) | ||||
- | Dentsitatea | 168 bizt./km2 (-) | ||||
Dirua | Estatubatuar dolarra (USD) | |||||
Ordu-eremua | (UTC+10) | |||||
Aurrezenbakia | 1 670 | |||||
Internet domeinua | mp |
HistoriaAldatu
Uharte hauetara iritsi zen aurreneko europarra Magallanes izan zen, 1521ean Guamen. Uharte hauek Espainiako erregearentzat erreklamatu zituen.
Hispaniar-Amerikar gerratean galtzaile suertatu ostean, Espainiak Guam Estatu Batuei eman behar izan zion, 1898an, eta hurrengo urtean Marianako beste guztia Alemaniari salduz. Lehen Mundu Gerran galdu ostean, Japoniak hartu zituen irlak, baina Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuak egin zen irlen kontrolarekin 3 asteko borroka baten ostean.
1970. urtean Mariana uharteek ez zuten independentzia eskatu, Estatu Batuekin lotura estutzea baizik. 1975. urtean Ipar Marianen mankomunitatea sortzen zuen ituna sinatu zen, Estatu Batuekin akordioan.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .