Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea

Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea (ingelesez: British Indian Ocean Territory edo laburtuta BIOT) Indiako ozeanoan dagoen Erresuma Batuaren itsasoaz haraindiko lurraldea da. Txagos uhartediak osatzen du, Afrika eta Indonesiaren arteko erdibidean dagoena. Lurraldea sei atoloik osatzen dute, handiena eta hiriburua Diego García izanik.

Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea
British Indian Ocean Territory
Ereserkia: God Save the King
Goiburua: In tutela nostra Limuria
(Limuria gure esku dago)

Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldeko bandera

Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldeko armarria
British Indian Ocean Territory in United Kingdom.svg
Geografia
HiriburuaDiego García
7°17′28″S 72°23′10″E
Azalera60
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErregeaKarlos III.a
Demografia
Biztanleria3.000
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
MonetaEstatubatuar dolar ($)
libera esterlina (£)
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+246
ISO 3166-1 alpha-2IO
ISO 3166-1 alpha-3IOT
Ordu eremua
Internet domeinua.io

Diego Garcia atoloia, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek partekatzen duten base militarra dago. Guztira 4.000 biztanle daude lurralde osoan, denak militarrak. Izan ere, 1961etik 1973ra bitartean, bertako herritar guzti-guztiak kanporatuz joan ziren.[1]

2000. urtean, ordea, Londresko auzitegi nagusiek uharteak jatorrizko herritarrei itzultzeko agindu zuten. Agindua ez zen bete, Estatu Batuentzat eta Erresuma Batuarentzat interes estrategiko handiegia baitu lurralde hark; handik eraso zieten Estatu Batuek Iraki 1991n, Afganistani 2001ean, eta Iraki berriz ere 2003an. Helegiteen bitartez 2006. urte arte atzeratu zen afera. Orduan, berretsi egin zuten auzitegiek 2000. urteko erabakia. Betetzeke dago.[2][3]

Diego Garcia atoloiaren ikuspegia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Zubiria, Pello. (2008-05-11). «Txagostarrek etxera nahi dute, baina han kaserna dago» Argia.
  2. Aldabe, Koldo. (2007-05-28). «Chagoserako itzulera» Berria.
  3. (Ingelesez) Tisseyre, Sarah. (2005-05-20). «Return to Diego Garcia» Guardian Weekly.

Kanpo estekak

aldatu
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
 

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

 

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
 

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
 

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
 

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan