Ingalaterrako normandiar konkista

Ingalaterrako normandiar konkista, XI. mendean, Gilen II.a Normandiakoaren gidaritzapean normandiar, bretainiar eta frantziar gerlariez osatutako gudarosteak burututako Ingalaterrako Erresumaren konkista izan zen. Konista honi esker, historiara Gilen Konkistatzailea ezizenez igaro zen.

Ingalaterrako normandiar konkistaren leku eta gudu garrantzitsuak.

Aurrez, Gilen I.a Normandiakoak ingeles tronua bereganatzeko itxaropenaz Eduardo Aitorlea errege anglosaxoiaren senidetza aldarrikatu zuen, eta 1066ko urtarrilaren 5ean hura seme-alabarik gabe hil zenean, Ingalaterrako Erresumaren erregetza. Baina erregetza haren anaiordea Harold II.a Ingalaterrakoaren eskuetara igaro zen.

Dena den, Harold II.ak erregetza jaso eta berehala, Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldera erresumaz bereganatzeko asmoz iritsi berria zen Harald III.a Norvegiakoaren bikingoen gudarosteari aurre egin beharra izan zion. Horrela, irailaren 25ean, Stamford Bridgeko guduan anglosaxoien gudarosteak bikingoak garaitu eta Ingalaterratik behin-betiko aldentzea lortu zuen.

Une berean eta hegoaldean, irailaren 26an, Gilen I.a Normandiakoaren gudarosteak Mantxako kanala igaro eta Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean lehorreratu zen. Hortaz, Harald III.a Norvegiakoak eta bere gudarosteak mehatxu berri horren berri izan bezain azkar hegoalderantz ahalik eta arinena joan ziren; halere, iparraldean gerlari asko utzi zituen, bikingoen beste eraso bat egon ez zedin.

1066ko urriaren 14an, Hastingseko gudua jazo zen. Hor, militarki ongi antolatuta eta ziurrenik nagusi zen normandiar gudarosteak bertaratzeko denbora laburrean bide luze bat burutu berri zuen anglosaxoi gudarostea garaitu zuen, gainera Harold II.a Ingalaterrakoa bere ere guduan hil zen. Gudu horrek Ingalaterrako Historiako berebiziko garrantzia izan zuen, herrialdearen etorkizuna, kultura, politika, legeak, hizkuntza eta ohiturak behin-betiko aldatu baizituen.

Abenduaren 25ean, Gilen I.a Normandiakoa eta normandiar gudarostea Londres hiriburuan sartu eta Ingalaterrako Erresumako errege koroatua izan zen. Halere, Gilenek bere arerio nagusia hiltzea lortu arren, normandiarrek hurrengo urteetan anglosaxoien matxinada ugariei aurre egin behar izan zieten, horregatik 1072. urterarte Gilen II.a Ingalaterrakoak ezin izan zuen bere koroa guztiz ziurtatu izan. Anglosaxoi erresistentzia horrek anglosaxoi eliteek beren lurjabetzak galdu eta atzerrira ihes egitera derrigortuak egotera ekarri zuen. Ondorioz, Gilenek erresuma hobekiago kontrolatzeko asmoz Ingalaterrako lurjabetzak bere buruzagi leialenen artean banatu zituen, gainera bera eta bere ondorengo Ingalaterrako normandiar erregeek herrialde osoan zehar gaur egun ezagunak diren gaztelu eta gotorleku ugari eraikiarazi zituen.

Kanpo estekak

aldatu