Tokelau
Tokelau, Ozeanian kokatzen den uhartedi edo arkipelagoa da. Ozeano Bareak bustitzen ditu Tokelau osatzen duten hiru irlak: Atafu, Nunukonu eta Fafaoko. Guztira, 10 kilometro karratuko azalera osatzen dute.
Tokelauera eta ingelesa dira hizkuntza ofizialak. 2005. urtean, 4.105 biztanle zituen Tokelauk.
Tokelau Tokelau
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Zeelanda Berriko lurraldea | ||||||
|
||||||
Goiburua: Tokelau Mo Te Atua (Tokelau Ahalguztidunarentzat) |
||||||
Ereserkia: The Banner of Freedom | ||||||
Hiriburua | Ez du1 | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Tokelauera, ingelesa | |||||
Herritarra | tokelauar | |||||
Gobernua | Monarkia konstituzionala | |||||
- | Presidentea | Elisabet II.a | ||||
- | Administratzailea | David Payton | ||||
- | Gobernuburua | Foua Toloa | ||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 10 km2 (228) |
||||
- | Ura (%) | arbuiagarria | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2009) | 1.416 (220) | ||||
- | Dentsitatea | 115 bizt./km2 (86) | ||||
Dirua | Zeelandaberritar dolarra (NZD) | |||||
Ordu-eremua | (UTC-10) | |||||
Aurrezenbakia | 690 | |||||
Internet domeinua | tk | |||||
1 Atoloi bakoitzak bere hiriburu administratiboa du. |
HistoriaAldatu
Dirudienez, Tokelauko uharteetako lehen biztanleak samoarrak ziren, hizkuntzak zerikusia handia baitu Samoakoarekin. Lehen europarrak XVIII. mendean iritsi ziren. 1841ean, Estatu Batuetako ikertzaileek uharteetako biztanleen ohiturak eta hizkuntza aztertu zituzten. XIX. mendearen erdialdetik aurrera samoar misiolariak heldu ziren, frantsesen eta britainiarren babespean. 1863an, Peruko esklabo salerosleek tokelauar asko bahitu zituzten; gertaera horren eta ondoren izan zen izurritearen ondorioz, uharteetako biztanleria asko urritu zen. 1877an, Fidji uharteetako komisario nagusiari Tokelau uharteen gaineko ardura ere eman zitzaion, eta 1889an, Britainia Handiaren babespean geratu zen. 1916an, uharteei Union Group izena eman zitzaielarik, Gilbert eta Ellice uharteetako koloniaren administraziopean geratu zen. 1925ean, Zeelanda Berriaren administraziopean geratu zen, eta 1948an, Tokelau Uharteak izenarekin, Zeelanda Berriak hartu zuen uharteen gaineko aginpidea. 1977an, Tokelau izena jarri zioten uharteari. Gaur egun, uharteen administrazioa Zeelanda Berriko Kanpo Arazoetako ministerioari dagokio. Uharteek autonomia zabala dute. Udalerri bakoitza Taupulega edo zaharren batzordearen mendean dago. Tapulega-ren barruan Faipule (Zeelanda Berriko administrazioarekiko harremanen ardura duena) eta Pulenuku (herriko buruzagia) bat daude, hiru urtez behin bozketa bidez hautatzen direnak.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.