Villabona-Amasa

Gipuzkoako udalerria
Villabona» orritik birbideratua)

Villabona-Amasa[4] edo Amasa-Villabona[5] Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 5.768 biztanle zituen 2016. urtean eta 17,8 km² ditu.

Villabona-Amasa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaVillabona
AlkateaBeatriz Unzue Esnaola (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea20150
INE kodea20075
Herritarrabillabonatar eta amasar
Kokapena
Koordenatuak43°11′17″N 2°03′09″W / 43.188055555556°N 2.0525°W / 43.188055555556; -2.0525
Map
Azalera17,74 km²
Garaiera128 (Amasa), 80 (Villabona)
Distantzia20 km Donostiara
Demografia
Biztanleria5.826 (2023)
−7 (2022)
alt_left 2.928 (%50,3) (%50,4) 2.939 alt_right
Dentsitatea3,28 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,48
Zahartze tasa[1]% 21,73
Ugalkortasun tasa[1]‰ 46,69
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,56 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,82 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,86 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 62,61 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 36.2 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 55.81 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1490
Webguneahttp://villabona.eus/eu/

Herriaren erdigunea Oria ibaiaren eta N-1 errepidearen artean dago, Tolosa eta Andoain artean. Hor Renfeko geltoki bat du, eta hainbat autobus zerbitzu. Donostiatik 20 kilometrora dago.

Geografia

aldatu

Villabona Oria ibaiaren ibarrean dago, hara heltzeko Gazume eta Uzturre mendi multzoa zeharkatu behar da.

Udalerri mugakideak

aldatu

Villabona-Amasak mugakide ditu Andoain, Zizurkil eta Aduna iparraldean; Tolosa eta Ibarra hegoaldean; Irura, Anoeta eta Asteasu mendebaldean; eta Berastegi ekialdean.

Historia

aldatu

Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortuta, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten.

Amasa Tolosari 1385ean batu zitzaion. Ez dakigu ziur Villabona harekin baturik zegoen ala ez, baina badakigu Tolosak Villabona ordezkatzen zuela Batzar Nagusietan. Villabonak XV. mendearen bukaeran lortu zuen hiribildu-titulua. Tolosatik bereizi eta gero, Villabonak eta Amasak batzea erabaki zuten, aspaldian egon bide ziren bezalaxe.

Amasako herrigunea Villabonakoa baino zaharragoa da, eta baliteke aurretik oraindik beste bat Amasakoa baino gorago egon izana. Amasako kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz, Tolosarekin bat egiteko idatzitako gutunean, hain zuzen ere. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen estreinakoz herri gisa eta bere sorburua Amasako hainbat biztanleen beheko eremurako jaitsieran izan zen. Bide horrek Gaztela FrantziarekinSegura, Ordizia, Tolosa eta Hernanitik pasatuz— lotzen zuen eta bertan merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta bestetan aritzen ziren. Bada beste zio bat jende haiek gerora Villabona izango zen gunean ezartzeko, hau da, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzat atsedenleku bat sortzea. 1480an, berriz, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko auzapeza lortu zuen, Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago edukita ere. Egoera hark ika-mika handiak sortu zituen bi herrien artean. Horrela, 1619-20an hiribildu bakarra sortu zuten.

XX. mendearen hasieraren inguruan, Villabonari Petit Paris deitzen zitzaion, bertakoen apaintasun-ospea dela eta. Ezaguna da, hala ber, Berez behar Villabonakoa atsotitza, sortzezko dohaiak ikasiz edo beste era batera ezin direla eskuratu adierazteko.[6]

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,6. Bigarren sektorea %22,2. Hirugarren sektorea %65,7. Eraikuntza %11,5.[7]

Demografia

aldatu

2019an herriak 5.906 biztanle zituen. Horietatik %20,4k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %11,21 ziren.[7]

Villabona-Amasako biztanleria

Politika

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak lortu zituen, eta PSE-EEk bat.

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Iban Agirre hautatu zuten alkate.[8]

Villabona-Amasako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.287 (% 49,18)
3 / 13
654 (% 24,72)
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.129 (% 43,14)
9 / 13
1.587 (% 59,98)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
201 (% 7,68)
1 / 13
197 (% 7,45)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.517 boto (7 zinegotzi), EAJk 1.058 boto (5 zinegotzi), PSE-EEk 199 boto (zinegotzi 1), eta Podemos-IU-Equok 149 boto.[9] Beatriz Unzue izendatu zuten alkate.[10]

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Amasa-Villabonako Maria Luisa Zalakainen[11] testigantza, gerra garaian euskaraz aritzeak zekarren lotsaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[12][13] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Villabonako euskara[14] gipuzkeraren aldaeretako bat da, Tolosaldeko euskararen aldaera[15] hain zuzen. Hau, Beterriko hizkerekin batera, Erdiguneko euskalkiaren[16] aldaera da.

2016an herritarren %67,68 euskalduna zen.[7]

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da 2021etik (UEMA).

  • Villabonan Santio jaiak ospatzen dira uztailaren 24tik 31ra bitartean.
  • Azken urteetan sona handia hartu du jaien aurreko astebukaeran egiten den Garagardo Azokak. Azoka hau herriko Irrintzi Elkarteak antolatzen du.
  • Amasako jaiak berriz San Martin egunaren (azaroaren 11) inguruan ospatzen dira.

Kirolak

aldatu

Kirolean, nabarmentzekoak dira laxo eta errebote txapelketak. Villabona eta Zubieta dira pilotaren modalitate horiek kirolariak dituzten Gipuzkoako herri bakarrak. Azken urte hauetan, Oiartzun herriak ere berreskuratu du errebote jokoa, Villabonaren eta Zubietaren laguntzarekin. Ipar Euskal Herrian zabalduagoa dagoen joko bat da.

Elkarteak

aldatu
 
Subijana etxea, Mintzoaren egoitza.

Herrian hainbat elkarte dira:

  • Mintzola: Subijana etxean kokatua, euskararen ahozkotasunaren ikergune da, eta Bertsozale Elkartearen egoitza.
  • Behar Zana: Pilotaren munduarekin loturik.
  • Irrintzi: Txirrindularitzaren munduarekin loturik. Uztailean Garagardo Azoka antolatzen du Santio Jaien aurretik, eta, irailean, Azoka Berezia.
  • Zunbeltz
  • Uxo Toki.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Villabonako pilotalekua, XX. mendearen hasieran. Indalecio Ojangurenen argazkia.
 
Jesusen Bihotzaren eliza.

San Martin parrokia-eliza[17], XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia, Amasan dago. Aretoko oinplanoa du, eta erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen. Haren ondoan, Gurutze Santuaren ermita dago (XVI. mendea)[18], inguruko lehendabiziko parrokia izan omen zena. Barnean, ingurune horretan oso miretsia den kalbarioa du.

Herriaren erdialdean bada eraikin interesgarririk: gaur egungo udaletxea, esaterako, XIX. mendekoa da. Horren aurretik zegoena 1812an erre zuten, Frantsestean, frantses soldaduen kuartela izaki. Hiru solairu ditu, eta aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren solairuaren parean, hiribilduaren armarri barrokoa dago.

Parrokia-eliza, Jesusen Bihotzaren[19] izenpean, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Lehen, honen lekuan, XX. mendeko ermita bat zegoen, Pietateko Andre Maria izenekoa bera.

Landa-giro nabarmeneko gune honetara iristeko, Villabonako Elizaren ondoan abiatzen den bidea hartu beharko dugu, eta gero, ezkerrera jo. Azken bidegurutze horretan eskuinera joz gero, Aranzabi jatetxera (2008an itxia) iritsiko gara, eta handik Loatzo mendira joan gaitezke edo ibilaldi lasaiago bat egin dezakegu inguruetatik.

Aipagarria da, orobat, Larrea baserria, monumentu izendatua, XVI. mendekoa.[20]

Zubimusu zubiak[21] Oria ibaia zeharkatzen du.

Beste eraikin interesgarri batzuk:

  • Andretegi baserria[22]
  • Etxe-ondo (XVIII. mendea)[23]
  • Juanzurienea baserria (XVIII. mendea)[24]
  • Sacem lantegia[25]

Billabonatar eta amasar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia.
  5. «Gure herria - Villabonako Udala» villabona.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  6. Atzoko Amasa eta Villabona. .
  7. a b c «Web Eustat. Villabonako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  8. «Aldaketa gauzatu da eta EAJko Iban Agirre da alkate - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  9. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  10. «Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkate berria - Amasa-villabona» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  11. «Zalakain Odriozola, Maria Luisa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  13. «Euskaraz egiteko lotsa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  14. «Amasa-Villabona - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  15. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  16. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  17. «San Martín Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  18. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  19. «Jesusen Bihotzaren eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  20. «Larrea baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  21. «Zubimusu zubia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  22. «Andretegi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  23. «Etxe - Ondo. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  24. «Juanzurienea baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  25. «Sacem. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa