Ireki menu nagusia

1972ko urtarrilaren 30ean, gerora Igande Odoltsua (ingelesez: Bloody Sunday) izenez ezaguna izango zen egunean edota Bogsideko Sarraskia (Bogside Massacre) Ipar Irlandako Derry hiriko Bogside auzoan jazo baitzen, Erresuma Batuko indar armatuek 14 pertsona erail zituzten eskubide zibilen aldeko manifestazio batean parte hartzen hari zirela.

Igande Odoltsua (1972)
Ipar Irlandako gatazka
Bloody Sunday Belfast Murals.jpg
Gertakaria
Data 1972ko urtarrilaren  30a
Kokapena Derry
Koordenatuak 54° 59′ 49″ N, 7° 19′ 32″ W / 54.9969674°N,7.3255581°W / 54.9969674; -7.3255581Koordenatuak: 54° 59′ 49″ N, 7° 19′ 32″ W / 54.9969674°N,7.3255581°W / 54.9969674; -7.3255581
Parte hartzailea(k) 1st Battalion, Parachute Regiment Itzuli
Kalteak
Hilak 14
Zaurituak 13

Egun hartan 15.000 pertsona atera ziren kalera, frogarik gabe ustezko IRAko kideak kartzelatzea ahalbidetzen zuen neurri baten aurka, zeinagatik hainbat errugabe espetxeratuak izan ziren. Manifestazioa bakean hasi zen arren, talde txiki bat soldadu britaniarrak zeuden barrikada bati harrika hasi zen. Soldaduek hasiera batean gasarekin eta gomazko pilotekin erantzun zuten. Minutu batzuk geroago ordea, kalea infernu bihurtu zen. Jendeak noraezean korri egiten zuen, benetako balengandik ihesi. Zaurituei laguntzeko hurbiltzen zen oro tirokatua izan zen. 20 minututan 13 hildako eta 30 zauritu egon ziren (hauetako bat geroago hilko zen).

IRAren ekintza armatuak hiru urte lehenago hasi ziren arren, oraindik erakunde txiki eta ahula zen. Igande Odoltsuaren erantzun bezala, babes sozial nabarmena jaso zuen eta boluntarioen gorakada izugarri bat.

IkerketaAldatu

2010eko ekainaren 15ean ikerketa amaitutzat eman zen eta ondorioak azaldu zituen David Cameron lehen ministroak Erresuma Batuko Komunen Ganberan eta 1972ko Igande Odoltsu hartan britainiar armadak hildako 27 pertsonak justifikatu gabe hil zituela ondorioztatu zen.[1]

2015eko urtarrilaren 23an, 'Bloody Sunday auziaren' ikerketa irekitzeko eskatu zuten[2].

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igande Odoltsua (1972)