Irlandako bandera
Irlandako bandera
Erabilera
Proportzioa 1:2
Erabakia 1937
Koloreak
Berdea
Zuria
Laranja

Irlandako bandera nazionala (irlanderaz: An Bhratach Náisiúnta, euskaraz Bandera nazionala) Irlandako Errepublikako bandera da. Hiru lerro bertikalez osatuta dago eta hiru koloreok ditu: berdea (makilaren alboan), zuria eta laranja. Lerro berdeak Irlanda gaelikoa eta katolikoa ordezkatzen du; laranjak, Gilen III.a Orangekoaren aldeko protestanteak; eta erdiko lerro zuriak berdearen eta laranjaren arteko topagunea adierazten du.

1848an Thomas Francis Meagher irlandar nazionalistak diseinatu eta aurkeztu zuen. Waterford hiriko The Mall kaleko 33. zenbakiko Tone Confederate Club delakoan, izandako ekitaldi batean izan zen.[1]

Kanpo estekak

aldatu
  1. (Ingelesez) «History of the Flag - Thomas Francis Meagher Tricolour Celebration» meagherstricolour.com 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).