Italiako errugbi selekzioa

Italiako errugbi selekzioa Italiaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1929ko maiatzak 20an jokatu zuen lehenbiziko partida. Europako talde onenen artean dago, eta 2000tik aurrera Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du.

Italiako errugbi selekzioa
IzengoitiaSquadra Azzurra
Azzurri (Azuis)
ElkarteaFederazione Italiana Rugby
EstadioaStadio Olimpico, Erroma (72.698)
HautatzaileaKieran Crowley
KapitainaMichele Lamaro
Partida gehienSergio Parisse (142)
Puntu gehienDiego Domínguez (983)
Entsegu gehienMarcello Cuttitta (26)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Espainia Espainia 9-0 Italia Italia
1929ko maiatzak 20
Garaipenik handiena
Italia Italia 104-8 Txekia Txekia
1994ko maiatzak 18
Porrotik handiena
Hegoafrika Hegoafrika 101-0 Italia Italia
1999ko ekainak 19
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onenaEz da inoiz multzo fasetik pasatu
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak23
Posturik onena-

Historia aldatu

 

Italian jokaturiko lehenengp errugbi partida 1911an izan zen: US Milanese eta Frantziako Voironek neurtu ziren. 1928 arte ez zen federaziorik eratu, eta selekzioak 1929ko maiatzean jokatu zuen lehenbiziko partida, Bartzelonan; 9 eta 0 galdu zuen Espainiaren aurka.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, atzerriko jokalariek (John Kirwan, Naas Botha, David Campese, Michael Lynagh...) bultzada handia eman zioten Italiako errugbiari, eta 1987ko Munduko Errugbi Txapelketarako sailkatzea lortu zuen.

1990eko hamarkadan, talde indartsua osatu zuen, eta 2000. urtean Bost Nazioen Txapelketaren partaide bihurtu zen, Sei Nazioen Txapelketa osatuz. Hasiera bikaina izan zuen gainera, estraineko partidan aurreko txapelduna zen Eskoziari irabazi baitzion. 2003an, bigarren partida irabaztea lortu zen, Galesen kontra, eta aurrenekoz zurezko koilararik gabe gelditzea lortu zuen.

 
2016ko Sei Nazioetako partida Eskoziaren aurka.

2007tik aurrera, Frantziarekin jokatzen dituen partidetako garaileari Giuseppe Garibaldi trofeoa ematen zaio; Italia birritan izan da garaile, 2011n eta 2013an.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2007
     
 
 
 
2011
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2015
     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019
     
 
 
 
2021

Palmaresa aldatu

Munduko Errugbi Txapelketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Munduko Errugbi Txapelketa»
Urtea Antolatzailea Postua
1987   Zeelanda Berria
  Australia
Ligaxka
1991   Europako 5 herrialde Ligaxka
1995   Hegoafrika Ligaxka
1999   Gales Ligaxka
2003   Australia Ligaxka
2007   Frantzia Ligaxka
2011   Zeelanda Berria Ligaxka
2015   Ingalaterra Ligaxka
2019   Japonia Ligaxka

Sei Nazioen Txapelketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sei Nazioen Txapelketa»
       Sei Nazioen Txapelketa       

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen partekatuak Koroa hirukoitza Zurezko koilara
  Ingalaterra 127 29 13 10 26 25
  Gales 129 28 12 12 22 21
  Eskozia 129 15 3 8 10 33
  Irlanda 129 15 4 9 13 36
  Frantzia 94 18 10 8 - 18
  Italia 24 0 0 0 - 18
Azken eguneratzea: 2023ko martxoaren 18an

Europako Nazioen Errugbi Kopa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Europako Nazioen Errugbi Kopa»
  • Txapelduna (1): 1997.
  • Txapeldunordea (9): 1937, 1952, 1954, 1966, 1976, 1982, 1983, 1992, 1994.

Kanpo estekak aldatu