Connacht, Connaught edo Connachta[1] (irlanderaz: Connachta) Irlandako mendebaldean dagoen probintzia da, biztanle gutxien daukana herrialde osoan (500.000 inguru).

Connacht
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
ISO 3166-2IE-C
Geografia
Koordenatuak53°47′N 9°03′W / 53.78°N 9.05°W / 53.78; -9.05
Azalera17.788 km²
MugakideakLeinster, Munster eta Ulster
Demografia
Biztanleria542.547 (2011)
Dentsitatea30,5 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00

Bost konderritan banatuta dago: Galway/Contae na Gaillimhe, Leitrim/Liatroim, Mayo/Contae Mhaigh Eo, Roscommon/Contae Ros Comáin eta Sligo/Contae Shligigh.

Konderriak

aldatu

Lehenetsiko dugu ingelesezko izena, baina gaelikozkoa ere alboan adieraziko dugu. Parentesi artean, erakutsiko dugu konderri bakoitzeko hiriburua:

1. Galway/Contae na Gaillimhe (Galway/Gaillimh): 231.035 biztanle (2006)

2. Mayo/Contae Mhaigh Eo (Castlebar/Caisleán an Bharraigh): 123.648.

3. Sligo/Contae Shligigh (Sligo/Sligeach): 60.863.

4. Roscommon/Contae Ros Comáin (Roscommon/Ros Comáin): 58.700.

5. Leitrim/Liatroim (Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc): 28.837.

Hiri nagusiak

aldatu

Galway/Gaillimh (ia 72.000 biztanle 2006an) hegoaldean eta Sligo/Sligeach (ia 18.000) iparraldean hiri nagusiak dira.

Connemara/Conamara da Gaeltachteko barruti nagusia Connachten, Galwayko mendebaldean dagoena.

Gaeltachteko herriak

aldatu

Mayoko konderrian

aldatu
  • Acaill (Achill island)
  • Ceathrú Thaidhg (Carrowteige).
  • Eachléim (Aughleam).
  • Tuar Mhic Éadaigh (Tourmakeady).

Galwayko konderrian

aldatu

Inguru naturala

aldatu

Mweelrea mendia Connachteko altuena da (814 m.), Mayoko konderrian dagoena.

Acill island (Oileán Acla) probintziako eta Irlanda osoko uharterik handiena da (146 km2).

Lough Corrib (Loch Coirib) lakurik handiena da, 200 km2-ko azalerarekin.

Pertsonai ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu