Ireland's Call (euskaraz: Irlandaren Deia) ereserki eran erabilitako irlandar abestia da, batez ere Irlandako Errugbi Selekzio Nazionalaren partidetan, bai eta gainontzeko Irlandaren Uharte osokoak mantentzeko. Bada denbora bat beste zenbait kiroletan ere erabiltzen dela, adibidez Hockey eta Cricket kiroletan.

Ireland's Call
Jatorria
Argitaratze-data1995
Ezaugarriak
Genero artistikoahimnoa
HizkuntzaIrlandako gaelera
Bestelako lanak
MusikagileaPhil Coulter
Ireland's Call
Fitxategi:Ireland's Call RWC 2011.ogg
HerrialdeaIrlanda
Izenburua euskarazIrlandaren Deia
Beste izendapenakGlaoch nd hÉireann
HitzakPhil Coulter, 1995
MusikaPhil Coulter
Onarpen data1995
MultimediaEreserkia entzungai. Youtube.com

Sorrera

aldatu

1995ean Irlandako Errugbi Federakundeak luzaturiko eskeintza baten ondorioz Phil Coulter musikariak abestia konposatu eta hitzak idatzi zituen. Helburua Ipar Irlandako irlandar unionistak Irlandako Errepublikaren ereserkia den eta Irlandar errepublikanismoaren guztiz lotua dagoen Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia) abestiarekin sumindu ez zitezen ekidin eta pentsamolde ezberdinetako irlandar guztiak batuko zituen kirol ereserki bat sortzea izan zen, ereserki horren hitzek Irlandako Independentzia Gerran Irlandako Errepublika aske eta independiente baten alde borrokatu zuten Irlandar Errepublikar Armadako gudarien goraipamen argia egiten baidute, aldiz, Ireland's Call kirol ereserkiak ahal den hitz neutralenak erabili eta irlandarren arteko batasuna goraipatzen du.

Erabilera

aldatu

Irlandako errugbi taldeak Uhartearen bi zati bananduak berbatzen ditu: Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublika. Partidak Dublinen ospatzen direnean bi ereserkiak batera entzuten dira: Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia, Irlandako Errepublikako ereserkia ofiziala) eta Ireland's Call (Irlandaren Deia). Atzerrian partida ospatu aurretik Ireland's Call abestia bakarrik jartzen da.

Hitzak

aldatu

Ingeleraz

Come the day and come the hour
Come the power and the glory
We have come to answer
Our Country's call
From the four proud provinces of Ireland

Ireland, Ireland
Together standing tall
Shoulder to shoulder
We'll answer Ireland's call

Ireland, Ireland
Together standing tall
Shoulder to shoulder
We'll answer Ireland's call

Euskaraz

Eguna eta ordua iritsi dira,
Boterea eta loria iritsi dira.
Gure Herrialdearen deia
Erantzutera etorri gara
Irlandako lau probintzia harroetatik

Irlanda, Irlanda,
Elkarrekin tente,
Horpoz-horpo,
Irlandaren deiari erantzungo diogu.

Irlanda, Irlanda,
Elkarrekin tente,
Horpoz-horpo,
Irlandaren deiari erantzungo diogu.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlandako Ataria