Iñaki Azkune

Iñaki Azkune Mendia» orritik birbideratua)

Iñaki Azkune Mendia (Zestoa, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da.

Iñaki Azkune

Bizitza
JaiotzaZestoa1945eko urtarrilaren 15a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: inaki-azkune-mendia

Industria ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen, eta alor horretan lan egin zuen zenbait urtetan. Gero, irakasle aritu zen Donostiako Santo Tomas lizeoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Elhuyar Kultur Elkartean —gero Elhuyar Fundazioa bihurtuko zena— jardun zuen.

Era askotako liburuak eta materialak idatzi ditu: irakas materiala, narrazio historikoak, Itzulpenak zientziaz eta pentsamenduaz, hiru hiztegi tekniko... Gainera, oso erabilia izan zen Elhuyar euskara-gaztelania hiztegiaren lehen edizioaren zuzendari teknikoa izan zen Antton Gurrutxagarekin batera.

Elhuyarreko sortzaileetako bat izateagatik 2022ko CAF-Elhuyar Merezimenduzko saria jaso zuen.

« Osotasunean, Errenazimentuko gizona dirudi Azkune jaunak. Unibertsaltasun eta jakintza entziklopedikoa duen humanista eta euskaldun zaharra dugu. Iturri zaharreko euskararen ezaguera berezkoa duen gizona. Hizkuntza kontuetan ez ezik, bistan da historian, pentsamenduan, zientzian, teknologian eta beste hainbat arlotan ere jakituna dela. Maite ditu poesia («Marinel galduaren balada» lekuko, Benito Lertxundik musikatu eta abestua), bertsoak, eta trikiti-doinuak ere (Loiolako Herri Irratian duela berrogei bat urte aritu zen Joan Joxe Eizagirre “Marduxarra” soinujolearekin, Martzelina Zubizarreta panderojolearekin eta Joan Mari Aranberri lagun maitearekin kantari); zer esanik ere ez, natura, mendiak eta basoak, musika eta artea. »

—Fernando Txueka Isasti (Hitzaurrea, Zestoa mendetan zehar, 2011)


Elhuyar hiztegia

aldatu
 
ELHUYAR hiztegiaren lehen edizioaren azala

Iñaki Azkune Elhuyar euskara-gaztelania/castellano vasco hiztegiaren lehen edizioaren zuzendari teknikoa izan zen Antton Gurrutxagarekin batera (1996, ISBN; 14-87114-06-7)[1]. Lehen edizio hartan zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren; Antton Gurrutxaga eta Iñaki Azkune Mendia izan ziren zuzendari teknikoak; eta lantaldeko kideak Elisabete Asumendi, Maider Etxaide, Elixabete Etxeberria, Marixabel Ezponda, Ane Goenaga, Aintzane Ibartzabal, Inaki Irazabalbeitia, Mariaje Jauregi, Ana Labaka, Jon Larrañaga, Gema Loizaz, Alfontso Mujika eta Itziar Nogeras[2].

Idazlanak

aldatu

Irakas materiala

aldatu

Garai horretan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldearen aldetik lankidetzan zabaldu zuten Hiazinto Fernandorena eta Jose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat.[3] Egileen artean zeuden, besteak beste, hauek: Luis Mari Bandres, Iñaki Azkune, Andoni Sagarna, Pedro Miguel Etxenike, eta Mikel Zalbide.[4]

Artean oraindik aditu gutxi zegoela euskarazko B maila jasoa lantzeko materialekin "B Mailako Ikastaroa " liburua ere argitaratu zuen beste hauekin: Mari Karmen Garmendia Lasa, Dionisio Amundarain Sarasola, Guadalupe Artola Cornu, Patxi Goenaga Mendizabal, eta Karlos Otegi Lakunza.[5]

Narrazio historikoak

aldatu
 
Zestoaren historia liburuaren azala (2017)
 
Zezenak Euskal Herrian liburuko azala (1989)

Bere idazle-ibilbidearen hastapenetan, narrazio historikoak idatzi zituen:

  • Zestoa mendetan zehar 2009an argitaratu zuten interneten Azkuneren ikerlana, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin egindakoa. Bertan erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa ere prestatu zuen eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa. "Zestoaren Historia" CD-romean argitaratu zuen udalak eta ale bakan batzuk paperean, liburutegietan-eta jartzeko.[9][10]

Itzulpenak zientziaz eta pentsamenduaz

aldatu

Zientzia eta pentsamenduaren arloan liburu hauek euskaratu zituen:

Hiztegi teknikoak

aldatu

Hiru hiztegi teknikotan parte hartu zuen

  • Teknologia mekanikoa /1 eta Teknologia mekanikoa /2. (UZEI,1985)[11]
  • Eraikuntza hiztegia. (UZEI,1990)[12] Beste hauekin batera: Santiago Iruretagoiena, Jaime Kortabarria Onaindia.
  • Txirrindularitza: kirol hiztegiak. (UZEI,1996)[13] Beste hauekin batera: Jabier Agirre Lasarte, Pello Aiestaran, Kaxildo Alkorta Barrena, Jon Arretxe Perez, Iñaki Elortza, Iñaki Friera Urbistondo, Jose Joakin Gallastegi, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Joseba Lezeta, J. Manuel Ormazabal Galartza, Patxi Petrirena Altzuguren, eta Boni Urkizu Arbelaitz.

Zientzia eta teknologiaren difusiorako artikuluak

aldatu

Hasierako Elhuyar aldizkarian eta gero Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu (30 baino gehiago). Artikulu gehienak teknologiaren inguruan aritzen ziren kontzeptuak azaltzeko, baina badira artikulua Teknologiaren terminologiari buruz, teknologiaren historiari buruz, Fisikari buruzko artikulu espezifikoagoak. Adibidez, artikulu hauek:[14]

Teknologiako kontzeptuak

aldatu

Etorkizuneko ordenagailu biologikoak (2001), Telebista digitala oraingo antenekin (2000) , DVDa magnetoskopioari aurrea hartzen ari zaio (2000), Orri-erako bateria berriak (2000) , Concorde, erlojuari aurre hartzen dion hegazkina (1999), Soinuaren abiadura gainditu nahi (1997) , Kromo/Nikel-Altzairu herdoilgaitzak (1982), Torlojo amaigabea eta gurpil helikoidala (1981) , Engranaia helikoidalak (1980), Engranaia helikoidalen tailaketa (1980), Engranaia konikoak (1980) , Ijezketaren teoria (1979), Engranaia zilindriko zuzenak (1979), Engranaia zilindriko zuzenen forma eta tailaketa (1979), Oxiebaketa (1978), Tutugintza (1978), Soldadura oxiazetilenikoa (1977) , Altzairuen gogortasuna (1976), Zenbakuntza sistemak (1976)

Fisikari buruz

aldatu

Gorbata korapiloak eta matematika (1999) , Soinuaren abiadura gainditu nahi (1997) , Espekak (1979) , Altzairuen karakteristika mekanikoak (1977) , Automatismoaren inguruan (1977) , Hotsaren sorrera eta hedaketa (1975)

Terminologia teknikoari buruz

aldatu

Zestoako burdinoletako euskal terminologia (RSBAPeko bolietina, 2015) , eta Teknologia mekanikoaren euskal lexikogintza (RIEV aldizkaria, 1984)

Teknologiaren historia buruz

aldatu

Untzigintzaren historia (I) (1985) eta Untzigintzaren historia (II): Grezia eta Erroma (1985)

Bestelako idazlanak

aldatu
Karabela
eder kresal gainetan,
dagoela
haize hegaletan,
begi ninietan.
Hi hintzela
ontzi-belan
maite hindudan eta,
marinela,
hago uhinetan,
ene ametsetan.

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  3. Etxebarria, José Ramón. (1972). Haizeak, euria eta klima /. I. Boan, (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  4. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  5. Lasa, Mari Karmen Garmendia; Sarasola, Dionisio Amundarain; Cornu, Guadalupe Artola; Mendia, Iñaki Azkune; Mendizabal, Patxi Goenaga; Lakunza, Karlos Otegi. (1977). B Mailako Ikastaroa. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  6. Azkune Mendia, Iñaki. (1989). «Zezenak Euskal Herrian. Gure baitan dituzten erro luze-ezkutuak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  7. Mendia, Iñaki Azkune; Gonzalez, Pili Kaltzada. (1995). Zientzia biografien bidez. ELHUYAR arg ISBN 978-84-87114-00-7. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  8. Azkune Mendia, Iñaki. (1990). «Marie Eugene Dubois» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  9. «Iñaki Azkuneren ‘Zestoaren Historia (1)’ ikerlanaren aurkezpena - Agenda» Zestoa (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  10. «Iñaki Azkune: "Milaka ordu eskaini dizkiot lan honi erretiratu nintzenetik" - Zestoa» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  11. «Iñaki Azkune Mendia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  12. Mendia, Iñaki Azkune; Iruretagoiena, Santiago; Onaindia, Jaime Kortabarria. (1990). Eraikuntza hiztegia. UZEI arg ISBN 978-84-7529-807-8. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  13. Lasarte, Jabier Agirre; Aiestaran, Pello; Barrena, Kaxildo Alkorta; Perez, Jon Arretxe; Mendia, Iñaki Azkune; Elortza, Iñaki; Urbistondo, Iñaki Friera; Gallastegi, Jose Joakin et al.. (1996). Txirrindularitza: kirol hiztegiak. UZEI arg ISBN 978-84-89703-00-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  14. «Iñaki Azkune Mendia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  15. Azkune Mendia, Iñaki. (1992). Charles Darwin. Eboluzioaren profeta. GAIAK arg ISBN 978-84-87203-20-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  16. Azkune Mendia, Iñaki; Bandres Unanue, Luis Maria; Elhuyar Kultur Elkartea; Zalbide Elustondo, Mikel. (1978). Akustika. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  17. Lertsundi, Benito. «Itsas ulu zolia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  18. Azkune, Iñaki. (2009). «Marinel galduaren balada (hitzak)» www.badok.eus (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  19. Urdalleta Lete, Irati. «Dibulgazio artikulu orokorraren CAF-Elhuyar saria Ane Portillok jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  20. «(2017) Txupinazoa» Zestoa (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu