Augustin-Louis Cauchy
Augustin-Louis Cauchy (Paris, 1789ko abuztuaren 21a - Sceaux, 1857ko maiatzaren 23a) matematikari frantsesa.
Cauchy aitzindaria izan zen analisi matematikoaren eta permutazioen multzo-teoriaren arloetan. Baita serie infinituen konbergentzia, ekuazio diferentzialak, determinanteak, probabilitatea, eta fisika matematikoa ere ikertu zituen.
1814an integral mugatuaren oroitidazkia argitaratu zuen, gero funtzio konplexuen teoriaren oinarria izan dena. Berari esker analisi matematikoak oinarri sendoak hartuko ditu.
Kalkulu infinitesimalaren oinarriaren sortzailea da. Cauchyk, D'Alemberten urratsei jarraituz, Funtzio, limite eta jarraitutasun kontzeptuak azaldu zituen ia gaur-gaurko eran, limitearen kontzeptua hartuz analisiaren abiapuntutzat bezala. Kontzeptu horiek kalkulu infinitesimala oinarritzeko balio izan zion.
Bere lan garrantzitsuenakAldatu
- Cours d'analyse (1821)
- Leçons sur les applications du calcul infinitésimal à la géométrie (1826)
- Exercices de mathématiques (1827)
- Œuvres complètes (28 liburuki, 1882-1974)
- Oroitidazkiak
- Théorie des ondes
- Mémoires sur la polarisation de la lumière
- Théorie des nombres
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augustin-Louis Cauchy |