Patxi Goenaga
euskaltzain eta ikertzaile
Patxi Goenaga Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1948ko maiatzaren 5a) hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina da.
Patxi Goenaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1948ko maiatzaren 5a (74 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena |
Doktorego ikaslea(k) | Orreaga Ibarra Itziar Aduriz Agirre Izaskun Aldezabal Roteta Antxon Marbaiza Jose Luis Erdozia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
![]() |
BizitzaAldatu
Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. EHUko Filologia Fakultateko dekanoa izan ondoren, gaur egun irakasle da unibertsitate horretan bertan.
1984an Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[1]
1995ean euskaltzain oso aukeratu zuten, eta Euskaltzaindiko hainbat lan-batzordetako partaide da, baita Akademiaren idazkari eta Arabako ordezkari ere.
Gramatikaren eta batez ere sintaxiaren arloak landu ditu. Goenagaren lanik ezagunena Gramatika bideetan da.
Sariak eta errekonozimenduakAldatu
- 1984: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[2]
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Goenaga Mendizabal, Patxi. «Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).