Evangelista Torricelli

Evangelista Torricelli (Faenza, Italia, 1608ko urriaren 15a - Florentzia, Italia, 1647ko urriaren 25a) fisikari eta matematikari italiarra izan zen, merkurioko barometroa 1643an asmatzeagatik ezaguna. Galileo Galileiren ikaslea izan zen, eta barometroa asmatzeaz gain baita ere optikan eta banaezinen metodoan aurrerapen esanguratsuak egin zituen.

Evangelista Torricelli
Bizitza
JaiotzaErroma eta Faenza1608ko urriaren 15a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
HeriotzaFlorentzia eta Erroma1647ko urriaren 25a (39 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
HeziketaRoman College (en) Itzuli
(1624 - 1626)
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
(1626 - 1632)
Tesi zuzendariaBenedetto Castelli (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Vincenzo Viviani
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Benedetto Castelli (en) Itzuli  (1626 -  1632)
Giovanni Ciampoli (en) Itzuli  (1633 -  1641)
Galileo Galilei  (1641 -  1642)
Fernando II.a Medici  (1642 -
Lan nabarmenak
InfluentziakGalileo Galilei
KidetzaAccademia della Crusca

Find a Grave: 39492192 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Evangelista Torricelli 1608ko urriaren 15ean jaio zen Faenza-n, Ravenna-ko probintzian; Erroman. Bere gurasoak, Gaspare Torricelli eta Caterina Angetti oso txiroak ziren, eta Torricelli gaztearen talentuaz ohartzerakoan bere osaba Giacomo-rengana, Jacob bezala ezaguna, bidali zuten. Jacob frailea zen, eta Torricelliren heziketaz arduratu zen. 1624an bere osabak eskola Jesuita batean sartu zuen Faenzan matematika eta filosofia ikasteko. Bertan ikasten egon zen 1626ra arte, bere aita hil zen urtea, eta horren ondoren, 1627an Torricelli Erromara bidalia izan zen zientziak ikastera Benedetto Castelli-rekin (1579-1645), matematika irakaslea zena Sapienza-n eta Galileoren lehenetariko ikaslea.

Torricellik Galileo Galileiren obra bat aztertu zuen, Dialoghi delle nuove scienze (Zientzia berriaren dialogoa) hain zuzen ere, 1630ekoa. Galileoren obra hainbat printzipio mekanikoren garapenean inspiratu egin zuen Torricelli, eta printzipio horiek De motu (higiduraz) bere obran jaso zituen. 1632an Castelli Galileorekin kontaktuan jarri zen bere ikaslearen lana erakusteko asmoz eta Torricelli bere ikasle bezala onartzeko. Galileok baietz esan zion Castelliren proposamenari, eta beraz, Torricelli Galileoren ikasle bihurtu zen. Hori dela eta, Torricelli Arcetri-ra mugitu zen non Galileorentzako lan egin zuen izkribu kopiatzaile gisa, bere ikasle zen bitartean.

Galileo hil ondoren, Torricelli Erromara bueltatu nahi zuen, eta horregatik Fernando II.a Medici-ren eskaintza onartu zuen. Modu horretan, Torricelli Erromara mugitu zen, non filosofo eta matematikari gisa izendatua izan zen eta Florentziako Akademian irakasle postua izan zuen. Horrela, Torricelli betirako finkatu egin zen Erroman.

Torricelli 39 urterekin hil egin zen Florentzian, 39 urte bete eta 10 egunetara, 1647ko urriaren 25ean sukar tifoideaz, eta lurperatu izan zen San Lorentzo-ko Basilikan. Torricellik bere ondasun guztiak Alessandro Di Almagro bere adopziozko semeari utzi zizkion. 1868an, Faenzan Torricelliren estatua bat egin zen bere omenez, bere bizitza laburrean zehar zientziaren garapenean egindako aurrerapenengatik eskertzeko. Baita ere, 7437 Torricelli asteroidea eta ilargiko Torricelli kraterra bere omenez izendatuak izan ziren.

Torricelliren lana fisikan

aldatu

Barometroa

aldatu

Torricelliren asmakizunik esanguratsuena merkurioko barometroa izan zen. “Tresna honek bi hitz grekoen izena darama, bi pisu neurri esan nahi duenak; izan ere, honekin aire zutabe bat merkurioko zutabe baten aurka pisatzen baita”. Barometroa arazo praktiko bati erantzuna emateko premiatik sortu zen. Toskana-ko ur ponpa fabrikatzaileak ura 12 metroko altuerara igotzen saiatu ziren, baina ikusi zuten xurgatze ponpa batekin muga 10 metrokoa zela. Torricellik ura erabili beharrean merkurioa erabili zuen, ura baino hamahiru aldiz dentsoagoa dena. 1643an gutxi gora behera metro bateko luzerako hodi bat sortu zuen, goiko partetik itxita, merkurioz bete zuen eta hodia era bertikalean ipini zuen merkurioz beteriko beste ontzi batean. Merkurioko zutabea 76 zentimetrora erori zen, goiko partean huts bat uzten. Gaur egun jakina denez, zutabearen altuera gorabeherak izan zituen presio atmosferikoaren arabera. Hori izan zen lehenengo barometroa.

Torricelliren legea

aldatu

Torricellik, barometroa asmatzeaz gain, lege bat aurkitu zuen, gaur egun Torricelliren legea bezala ezagutua. Torricellik aurkituriko legea zerikusia zuen irekidura batetik jariatzen den likido baten abiadurarekin. “Torricellik aurkitu zuen ura ontzi baten hondoko zulo txiki batetik pasatzen zela uraren sakoneraren erro karratuaren abiadura proportzionalean. Orduan, ontzia zilindro bertikal bat baldin bada zulo txiki batekin beheko aldean eta y baldin bada uraren sakonera t momentuan, orduan

 

edozein konstanterako k>0.”

Torricelliren lana matematikan

aldatu

Torricelli baita ere ezaguna da Torricelliren tronpeta aurkitzeagatik, zeinaren azalera infinitua da, baina aldiz bere bolumena finitua. Hori izugarrizko paradoxa bezala ikusi zen bere momentuan eta eztabaida handia piztu zuen infinituaren naturari dagokionez. Batzuen ustez, honek “infinitu osatu” baten ideia agerian ipini zuen. Torricellik hainbat froga alternatibo egin zituen, frogatzen saiatzeko tronpetaren azalera baita ere finitua zela, baina huts egin zuen.

Torricelli lehenetarikoa izan zen baita ere segida infinituen esparruan. Bere De dimensione parabolae obran, 1644koa, Torricellik kontuan hartu zuen txikiagotuz doan termino positiboen segida bat   eta erakutsi egin zuen teleskopioei dagokien segida   era beharrezko batean bat egiten zuela  –rekin, non L segidaren muga da. Modu horretan, segida geometriko baten batuketarako formularen froga eman zuen Torricellik.

Horretaz gain, Torricellik Cavalieri-ren banaezinen metodoa garatu zuen. XVII. mendeko matematikari askok metodoaren berri izan zuten Torricelliren eskutik; izan ere, bere idazkera askoz ulergarriago zen Cavalierirenarekin konparatuz.

Hautaturiko obrak

aldatu

Torricelliren eskuizkribuak Florentzian kontserbaturik daude, Italian. Hurrengoak dira bere obra inprimatuak:

  • Trattato del moto (1641a baino lehen)
  • Opera geométrica (1644)
  • Lezioni accademiche (1715)
  • Esperienza dell'argento vivo (1897)

Erreferentziak

aldatu
  • Aubert, André (1989). "Prehistory of the Zeta-Function". In Bombieri and Goldfeld, eds. Number Theory, Trace Formulas and Discrete Groups. Academic Press.
  • de Gandt (1987). L'oeuvre de Torricelli. Les Belles Lettres.
  • Shampo, M. A.; Kyle, R A (1986ko martxoa). "Italian physicist-mathematician invents the barometer". Mayo Clin. Proc. 61 (3): 204
  • Jervis-Smith, Frederick John (1908). Evangelista Torricelli. Oxford University Press. ISBN 9781286262184.
  • Driver, R. (1998ko maiatza). "Torricelli's Law: An Ideal Example of an Elementary ODE". The American Mathematical Monthly. 105 (5): 454.
  • Mancosu, Paolo; Ezio, Vailati (1991). "Torricelli's Infinitely Long Solid and Its Philosophical Reception in the Seventeenth Century". Isis. 82 (1): 50–70.
  • Robinson, Philip (1994ko martxoa). "Evangelista Torricelli". The Mathematical Gazette 78 (481): 37.
  • Segre, Michael (1991) In the wake of Galileo. New Brunswick: Rutgers University Press.
  • Timbs, John (1868). Wonderful Inventions: From the Mariner's Compass to the Electric Telegraph Cable. London: George Routledge and Sons. ISBN 978-1172827800.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evangelista Torricelli  
  • Tomé López, César, Hutsaz, zientziakaiera.eus