Ugalketa lan

Ugalketa lana edo erreprodukzio lana, soziologia, demografia eta ekonomian, eta baita ikasketa feminista eta ekonomia-marxistan erabilia genero-desberdintasunarekin loturik, historian zehar giza ugalketarako beharrezkoa den lanari (haurdunaldia, erditzea, edoskitzea), zein bizitzaren sostengu eta biziraupenerako beharrezkoak diren arreta eta zaintza lanen multzoari erreferentzia egiten die, hots, elikadura, arreta fisiko eta osasunekoak, hezkuntza, prestakuntza, gizarte-harremanak, babes zein sostengu emozional eta psikologikoa eta etxeko ondasun eta espazioen mantenua. Ugalketa lana, bereziki, emakumeak egin ohi du. Ugalketa lana (bizirauteko beharrezkoak diren zaintza, ardura eta ugalketa) ez da ez aitortua, ez eta ordaindua ere. Emakumearen lana tradizioz desjabetua izan da, historikoki, gizartean azpiko eta menpeko posizioan ezarri eta eskulan fabrika hutsean bihurtzean. Azken hamarkadetako erreprodukzio iraultza —erreprodukzio indarren gutxitzea, seme-alaben kopurua txikiagotzean— emakumearen rol tradizionala aldatzen ari da.

Lau belaunaldi: umea amaren besoetan, amona eta birramona amaren aldetik. Giza ugalketa eta gizarte ugalketa emakumeak bermatu ohi ditu.

Ugalketa lan esaten zaio, ondasun eta zerbitzuetara bideraturiko produkzio lanetik bereizteko. Ugalketa lana produkziozkoarekin alderatuz gero, produkzio lana soldatapekoa eta gizarte industrializatuetan sozialki aitortua da; ugalketa lana, berriz, ez da aitortzen ez ekonomikoki, ez sozialki. Bai lan produktiboaren alorrean, bai ugalketa lanarenean gertatzen ari diren gizarteko aldaketek, gaur egun, emakume eta gizonen arteko kargen banaketa tradizional eta desorekatua birplanteatzera garamatzate, eta horrekin ugalketa lanaren aitortza sozial eta ekonomikora.

Giza ugalketa eta demografiaAldatu

Giza ugalketa egun arte emakumeak buruturiko lana izan da, honek gizabanako eta gizarteen -gizarte ugalketa- biziraupena baimendu duelarik.

Historikoki, eta orain dela gutxi arte, ugalketa soziala bermatzeko beharrezkoa izan da hilkortasun-tasa altuen testuinguruan, hauen ordezko liratekeen jaiotza-tasa oso altuak mantentzea, hala, gizarteko populazioaren beharrezko ordezkapena ziurtatu aldera. Munduko biztanleria 1800. urtean ia 1.000 milioi izatetik, 2000. urtean 6.000 milioi baino gehiago izatera eta 2011rako 7.000 milioi izatera igaro da. Ugalketa tasa altuak izateko beharrak gizarteko arazo tradizionala izateari utzi dio. Erreprodukzio ahaleginak murriztu dira, gizabanakoaren biziraupenak —hilkortasun tasa baxuak— haurren kopurua murriztea baimendu baitu. Gizarte modernoetan erreprodukzio eraginkortasun handia dago, honek emakumea tradizionalki garatzen zen ugalketa lanaren zati on batez askatzea eragin eta lan-merkatuan txertatzea baimentzen duelarik, hala, ezarriak egon diren giza harremanak nabarmenki aldatuz eta funtsezko aldaketez ohartaraziz: ugalketa lanaren gainbehera (bereziki emakumearengan), patriarkatuaren erortzea, sexualitatearen pribatizazioa eta sexualitatearen gaineko kontrol sozialaren murrizketa; ugalketa helburu ez duten erlazio sexualen zigorgarritasunaren desagertzea; ugalketaren gaineko kontrol altua antisorgailuen erabileraren bitartez eta belaunaldien arteko babes zabala seme-alaba eta bilobei, familia loturak sakonen indartzea; bizi itxaropena handitzea; familiaren zentralitatea eta loturen indartzea eta hauen garrantzia. Hala ere, ugalketa lana, elikadura, hezkuntza, zaintza lanei eta abarri dagokionez, bere funtsean emakumeak gauzatzen jarraitzen du.

Familiaren ugalketa eta etxeko lanakAldatu

Ugalketa lanak pertsonen, gehien bat familiako kideen, mantentzerako ezinbesteko zein beharrezkoak diren jarduera eta zereginak barnebiltzen ditu, hala nola, gorputzen zaintza, hezkuntza, prestakuntza, gizarte-harremanen mantentzea eta laguntza psikologikoa familiako kideengan, baita espazio eta etxeko ondasunen mantenua ere.

Ugalketa lanak etxe eta familiaren zaintza lanak barnebiltzen ditu. Kontzeptuak irismen handiagoa du etxeko lanek baino. Nahiz eta ugalketa lanen ohiko lekua etxea eta familia izan, bai jarduerek, eta baita, kontzeptuak ere hartzen duten sinbolismoak etxeko eta etxe-langileen lanaren esparrua gainditzen du. Ugalketa lanen barnean aurkitzen da etxearen azpiegituren mantenu eta kudeaketarekin loturiko jarduerak, eta baita, ohiko etxe esparrutik at geratzen diren familiako kideen arreta eta zaintzara bideraturikoak ere. Ugalketa lanak bere esanahia hartzen du mendebaldeko gizarte industrialetan.

Ugalketa lana eta jatorrizko metaketaAldatu

 
Badeneko, Suitza, hiru sorginen hilketa sutan (1585), Johann Jakob Wicken lana. Sorgin ehiza emakumeen menderatzea jazarriko zuen metodo brutal eta errepresiboenetariko bat izango litzateke feudalismo garaitik kapitalismora bideko trantsizioan. 

EzaugarriakAldatu

Ugalketa lanen oinarrizko ezaugarriak hurrengoak dira:

  1. Ez da ordaindurikoa soldata baten bitartez, horrenbestez lan produktiboaren merkatutik at geratzen da.
  2. Batez ere, emakumeak buruturiko lanak dira.
  3. Ez du gizarte aitortza, eta askotan, lan hau burutzen duten pertsonengandik ere gutxietsia da.
  4. Etxeko langileek burutzen dutenean ezkutuko ekonomian edota ekonomia informalean erortzen da, kasu onenean, langile hauek lan baldintza baxuagoak izaten dituzte langile produktiboekin alderatuz; hala nola, aitortza eza, langabezia... 

Ugalketa lanaren metaketa kapitalista Aldatu

Silvia Federicirentzat, Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation (2004) liburuaren autorearentzat, Karl Marxen jatorrizko metaketaren teoria partziala da, Marxentzat jatorrizko metaketa kapitalismoaren aitzindari hutsa da eta Federicirentzat jatorrizko metaketa kapitalismoaren funtsezko eta oinarrizko ezaugarrietako bat da, kapitalismoak beti behar baitu desjabeturiko kapitalaren ondasunak. Marxek ugalketa lana ahaztuko luke (gizakien erreproduzioa edo kontzeptu marxistetan lan indarraren erreprodukzioa), kapitalismoarentzat hain garrantzitsu eta beharrezkoa litzatekeena.

Gainera, Federiciren ustetan, Marxek ez zuen kontuan izan jatorrizko metaketan emakumeek burutzen duten ugalketa lanaren desjabetzea, soldatapeko lanean oinarrituriko ekonomia kapitalistaren agerpenerako gakoa dela. Federicik bere obran guztien ongia lortzeko borroka historikoa  eta komunismoaren aldeko borroka deskribatzen ditu metaketa eta desjabetzearen aurrean. Kapitalismoa feudalismoaren porrot askatzailetzat ikusi ordez, Federicik kapitalismoaren gorakada komunalismoa deuseztatzeko eta oinarrizko gizarte kontratu tradizionala mantentzeko mugimendu erreakzionariotzat jotzen du. 

Autoreak bortxaketa eta prostituzioaren instituzionalizazioa heresia eta sorgin ehizetara -torturatuak eta sutan erreak- emakumeak menderatzeko aspektu zentraltzat jotzen du, beraien lan indarraren apropiazioa baimendu izan duena.

Lan feminizatuakAldatu

Gaur egun, ohikoa da emakumeak ugalketa lanez gain, soldatapeko lanetan ere jardutea. Emakumeak lan-mundura sartu izana, burujabetzeko oso aurrerapauso handi gisa hartzen dute korronte feminista askok. Hala ere, ugalketa lanen banaketa ematen ez bada, emakumeak gehiegizko lanak izango dituela esan nahi du; hau da, ugalketa lanez gain, etxetik kanpo egiten duen lana izango du bere gain. 

  • Ugalketa lana, zentzu hertsian esanda: haurdunaldia, erditzea eta edoskitzea.
    • Komunitateko ugalketa lana, biziraute indibidual eta sozialerako beharrezkoa: zaintza fisiko eta osasunekoak, hezkuntza eta gizarte-harremanak.
    • Etxeko ugalketa lana, biziraute indibidual eta sozialerako beharrezkoa: etxe-lanak, elikagaiekiko ardura, higienea, zaintza eta etxearen garbiketa.  
  •   Lan produktiboa edo soldatapeko lana: sozialki eta ekonomikoki aitortua.

Ugalketa lana eta ingurumenaAldatu

EkofeminismoaAldatu

Ekonomia feminista, ekonomia ekologikoa eta ekonomia politiko marxista oinarritzat harturik, ekofeminismo materialistak edo ekonomia politiko feministak emakumeek jasaten duten esplotazioa, kaltea eta marjinazioa azpimarratzen du. Sistema patriarkala eta ekoizpen kapitalistak sustatzen dute emakumeek egiten duten ugalketa lana ez ekonomikoki, ez sozialki baloratua izatea. Ikuspegi honetatik, emakumeek zein ingurugiroak sostengatzen dute ekoizpen kapitalista, baloratzen ez den eta kuantifikatzen ez den lanaren bitartez. Ekofeminismoan garrantzi handia du “If Women Counted” obrak, Marilyn Waring aktibista feminista eta politikariarena.[1]

Lanen banaketaAldatu

Femnista marxistek proposatzen duten beste aterabideetako bat emakumea bere ugalketa lanen lotura behartuetatik askatzea da. Marxismo feminista tradizionalari egiten dion kritikan, Heidi Hartmannek dio emakumea emakume izateagatik jasaten duen errepresioa goraipatzen dela eta bigarren planoan uzten dela emakumeak sistema-kapitalistaren parte izateagatik jasotzen duen errepresioa. Gayle Rubinek, gai askoren inguruan idatzi duenak (sadomasokismoa, prostituzioa, pornografia, lesbianismoa, antropologia...) ikuspegi berdina azaltzen du bere "The Traffic in Women: Notes on the 'Political Economy' of Sex" obran. "Sexu/genero sistema" terminoa erabiltzen du bertan eta marxismoa kritikatzen du kapitalismoaren baitan gertatzen den sexismoaren azterketa osatugabea dagoelaargudiatuz. Hala ere, ez ditu marxismoaren oinarrizko printzipioak gutxiesten.

Duela gutxi, marxista feminista askok euren ikuspegia aldatu dute emakumeek lan munduan duten egoera ikusita. Nancy Folbrek mugimendu feministak emakumeek gizonekiko daukaten menpeko posizioan zentratu beharko liratekeela proposatzen du. Arlo pribatuetan zein lantegietan. 2013ko elkarrizketa batean, Silvia Federicik mugimendu feministak gaur egun emaumeak lan erreproduktibo zein produktiboetara behartuta daudela aztertzera bultzatzen ditu. Emakumeak lan-mundura sartu direnetik lan bikoitzaren zama daramate gainean. Federiciren ustez, emakumearen emantzipazioa hauek ordaintzen ez den lanetik aske daudenean gertatuko dela soilik. Horretarako aldaketa instituzionalak egin beharko liratekeela azpimarratzen du; hala nola, soldaten arteko desberdintasunak edo haurrak zaintzeko sistemak abian jartzea lantegietan. Ideia hauek Selma Jamesek egindako elkarrizketa baten ere agertzen dira eta presidente-hautagaiek ere tratatu izan dituzte horrelako gaiak.

Lanen banaketa internazionalaAldatu

Evelyn Nakano Glenn-ek aportatu zuen lan ugalketa arraza eta etniaren arabera banatzen dela, berak "ugalketa lanen arraza-banaketa" deitzen dion patroiaren arabera. Kontzeptu hau AEBn ikusi daiteke inmigrante Europearren eskutik. Hauek euren kabuz egiten zituzten etxeko lanak hasieran, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren,ohikoa zen japoniarrak familia zurientzat lanean ikustea. Badago ideologia bat, emakume beltzak eta latinoak zurien etxeko lanak egiteko eta beraien familiak zerbitzatzeko "jaio" zirela esaten duena. Saskia Sassen-Koob-ek azaldu zuen ekonomian eman ziren aldaketak emakume inmigranteak edukitzeko eskaria handitu zutela gutxi ordaintzen ziren lan asko zeudelako eurentzat herrialde garatuetan. Lan hauek "emakumeen lanak" bezala ikusten dira. Rhacel Parrenasek orduan, Glenn-ek arraza-banaketaren inguruan zituen ideiak eta Sassen-Koobeek globalizazioa eta lan feminizatuen inguruan zituen lanak bateratu zituen eta bere azterketak egin zituen ugalketa lan ordainduen inguruan.


Lan banaketa internazionalaren terminoa Rhacel Parrenasek azaldu zuen bere Servants of Globalization: Migrants and Domestic Work liburuan [2]. Bertan, emakume filipiniarretan zentratzen da nagusiki. Lan banaketa internazionala hiru mailatan egituratzen da: maila altuko emakume zuriak, inmigranteak euren etxeko-lanez arduratzeko erabiltzen dituztenak; maila baxuko emakumeak, inmigranteen haurrak zaintzen dituztenak eta inmgranteak. Aberatsenak arraza eta klasearen pribilegioa erabiltzen dituzte euren ardurak pribilegio gutxiago dituzten emakumeei helarazteko. Parrenasek azpimarratzen duena honako hau da, herrialde garatugoetara ugalketa lanak egitera migratzen dutenak emakumeak direla. Parrenasen arabera, hau guztia globalizazioa eta kapitalismoaren ondorioa da; izan ere, globalizazioaren ezaugarri batzuk lanen feminizazioa eta ugalketa lanen banaketa bidegabea bultzatzen dute. Migrazioak herrialde batzuei mesede gehiago egiten die euren ekonomiak gora egiten duelako.

Kontzeptu hau beste autore batzuek ere zabaldu dute. Mexikon eta Guatemalan egindako ikerketa batean, klase baxuko langileen exportazioaren ordez, herrialdean bertan ere gertatzen zela ikusi zen etxetik kanpo lan egiten zuten eta horien haurrak zaintzen zituzten emakumeen artean. Singapurren ere lanen banaketa berri bat gertatu dela esan ohi da. Hegoekialdeko Asiako ekonomiaren hazkuntza mantentzeko ahalmen gutxiko emakumeez aprobetxatzen baitira.

Beste ikuspegi batzukAldatu

Ugalketa lana edo zainketa lana historikoki emakumeak eraman du bere gain; baina ez hori bakarrik, klase sozial prekarioenek, adibidez, langileek, migranteek edo pertsona arrazializatuek ere karga hori izaten jarraitzen dute.

ZainketaAldatu

Zainketak beste pertsonen zerbitzurako egiten diren lanak hartzen ditu bere baitan, ordaindutakoa izan ala ez: umeen zainketa, irakaspena, osasunaren zainketa, etxeko lanak… Hemendik atera daitekeen konklusioa zera da, pertsona dependienteei lotuta egon ohi dela, haurrak, gaixoak, adineko pertsonak edo animaliak. Izan ere, hauek biziraun dezaten eta euren ongizatea bermatzeko, zainketa eskaini behar zaie.

Ingelesez, zainketa lanekin zerikusia duen hitz bat care work da, lanaren subkategoria bat bezala definituta, non besteen zerbitzurako egindako prozesuak sartzen diren. Askotan beste lan mota batzuengandik banatzen da, pertsonaren motibazioak ekonomikoak ez direla uste delako, hau da, pertsonek lan horiek erantzunbeharra edo maitasunagatik egiten dituztela soilik.

Zainketa lanen komunalizazioaAldatu

Komunalizazioa komunitate batek maneiatzen dituen bizitzako esparruak mantentzean, defendatzean eta anplifikatzean datza. Beste era batera esanda, gaur egun indibidualki egin ohi diren lanak komunitario bilakatzea da; hala nola, garraioa, elikadura edo zainketa. Azken kasu honetan, lan horiek suposatzen duten karga familia, talde sozial edo komunitateeko kideen artean zuzen banatzea da helburua. Aldi berean, kolektiboaren bizi kalitateak ere gora egingo luke, materiala ez den abantaila bat lortzen delako denentzat. Ekimen honen adibideetako bat Regeneracion-Child Care NYC da.[3]

ZaintzaileakAldatu

Maria Angeles Duran ikerlariak zaintzaileez klase sozial berri bat balira bezala hitz egiten du, ordaintzen ez den zainketa lana edo ugalketa lanari erreferentzia egiteko[4]. Duranentzat ezinbestekoa da zainketak maximoki eta minimoki definitzea. Definizio maximoan, etxean familiari eskaintzen zaion denbora guztia, pertsonala ere bai, barneratuko litzateke. Sukaldatzen ez bada, garbitzen ez bada, erosketak egiten ez badira, etab. pertsonek ez dute ongizaterik izango. Definizio minimoa berriz, euren kabuz lortu edo ordaindu ezin ditzaketen oinarrizko bizirauteko zerbitzuak dira. Hau da, umeei, gaixoei eta adinekoei ematen zaizkienak.

Herrialde garatuetan proletargoa erdi-klasean bihurtu da eskubideak ez dituen zaintzaile klaseekiko. Proletario tradizionalak eskubide batzuk baditu gobernuak erregulatzen duen lan-merkatuan, baina zaintzaileak, aldiz, etxeetan eta beste instituzio batzuetan ezkutatuta daude eta ez daude ez erregulatuta, ez aitortuta.

EztabaidakAldatu

Ugalketa lanen balorizazioaAldatu

Maud Simonet soziologoaren esanetan, ordaindu gabeko eta errekonozimendurik gabeko ugalketa lanak antzekotasunak dituzte boluntarioek, bekarioek, asistentzia sozialak, gazteek, erretiratuek… egiten duten dohako lanarekin. Lan hauen egoerak ere ez dira aitortzen, ez dira ordaintzen eta eskubide oso urriak dituzte. Maudentzako, zerbitzu publikoen neoliberalizazioak balore zibikoen karetaz bere burua estaltzen ari da eta dohako lana sustatzen ari da[5].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu