Generourban foroaren helburua, genero ikuspegia hirigintzan, hiri plangintzan eta tokiko garapenean barneratzea da, hau guztia tokiko zein nazioarteko esperientziak eredutzat hartuz. Laburbilduta, genero ikuspegia hirigintzan barneratzeak zera suposatzen du: lurraldearen erabilpen eta planifikazioan gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak aintzakotzat hartzea. Aldi berean, herritar talde ezberdinen behar zehatzak ere kontuan hartzea beharrezkoa litzateke: haurrak, helduak, etorkinak, gazteak, gurasoak, elbarrituak, etab. Foro hau Eztabaida Zerrenda (bertan izena eman daiteke) baten gainean eraikitzen da, non aztertzen diren genero eta hiri plangintzarekin lotuta dauden gaiak; “gender mainstreaming” arazoak, eguneroko bizimodurako azpiegiturak, emakumeak eta hiria, espazioa eta generoa, genero ikasketak, feminismoa eta garapen jasangarria, etab.

Kanpo estekak aldatu