Ireki menu nagusia

Feminismo erradikala feminismoaren joera bat da. Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadan jarraipena izan zuen. Gizartean sortzen diren boterearen harremanetan zentratzen da korronte hau, zeinetan gizonaren papera goraipatzen da. Feminismo erradikalaren izena hartzen du bere helburua delako dominazioaren oinarria zein den ikertzea.

Erradikalentzat dominazio patriarkalaren eremutzat hartzen dituzte esferako esparru batzuk une horretara arte pribatutzat hartzen zirenak. Beraiek eragin zuten gizartea eta sexualitatea eraikitzen duten botere harremanak hartzeko teoria politikoan iraultza bat izatea, eslogan batean laburbildu zuten dena: pertsonala politikoa da. Haien ustean gizon guztiek onurak ekonomiko, sexualak eta psikologikoak irabazten zituzten patriarkatuaren eskutik. Horrela islatzen da New York Radical Feminsit (1969) taldearen sorrera manifestuan.

Feminista erradikalek 60. hamarkadako mugimendu ezkertiarrekiko, zeinek feminismoa sozialismoarekin eta demokraziarekin erlazionatzen zuten, distantzia garatu zuten patriarkatuaren aurka borrokatzeko. Korronte honetatik feminismoaren beste korronte batzuk jaio dira, feminismo kulturala esaterako.

AurrekariakAldatu

60ko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sistema kapitalistarekiko atsekabea nagusi zen hainbat arrazoiengatik. Alde batetik “urrezko ametsa” deitutakoa amaitzen ari zen Kennedyren heriotzarekin, bestetik Asiako Hegoekialdean zeuden gatazkak eta gobernuekiko konfiantza falta. Guzti horri gehitu behar zaioa Bettu friedan-ek 1963an argitaratu zuen “La mistica de la feminidad” izeneko liburura, zienak Pulitzer saria irabazi zuen urte bat beranduago (1964).

 
Kate Millett-ek idatzitako "Sexual politics" liburua oinarrizkoa izan zen feminismo erradikalarentzat

Mugimendu feminista garai horretako protestako bi talde garrantzitsurekin harremandu zen, batetik Studen Nonviolent Coordinating Commitee (SNCC) zeinak beltzen eskubideen alde borrokatzen zuen, eta bestetik Students for a Democratic Society (SDS) zeinak gizarte eskubideen alde eta Vietnameko gerraren aurka borrokatzen zuen. Emakumeek mugimendu hauetan parte hartu zuten, baina guztiak ez zeuden eroso, azken finean mugimendu hauetan gizonek agintzen zuten eta Iparamerikako kultura kritikatzen bazuten ere kultura horretan zegoen sexismoa onartzen zuten.

Feminismo erradikalaren marko teorikoa 1970ean argitaratutako bi lanetan oinarrituta dago: Poltical Sexual (Kate Milet) eta La dialéctica de la sexualidad (Sulamith Firestone). Lan hauek patriarkatua eta generoa bezalako terminoak landu zituzten.Bi idazle hauek idatzitako obretaz aparte emakumezkoen mugimendu desberdinetan parte hartu zuten.

Garai honetan sortu ziren emanzipazio mugimenduetako emakume askok ez zeuden pozik betetzen ari ziren paperarekin, horregatik berrantolatzea erabaki zuten. Hau horrela izanik, feminismo erradikalak hartu zuen lehendabiziko erabakia izan zen gizonengandik banantzea eta Emakumeren Askatasunaren Mugimendua eratzea.

EkarpenakAldatu

Autokonzientiza taldeakAldatu

Feminismoaren historian jakintsuak diren zenbait adituen ustean mugimendu feminista erradikalak eginiko ekarpenik garrantzitsuena autokontzientiza taldeak izan ziren. Ekintza hau New York Radical Women (1967) hasi zen, ekintza honek ahalbidetzen zuen taldeko emakume bakoitzak aukera izatea opresioa jasaten zuen modua azaltzeko. Talde hauen helburua emakumeen kontzientzia piztea zen, emakumeek jasaten duten opresioarekiko.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu