Androzentrismoa gizona, emakumearen aldean, subjektu eta erreferentzia nagusitzat hartzen duen pentsaera, ikuspegia eta jokabidea da; edozein fenomeno edo errealitate aztertzen denean gizonaren (eta ez gizon-emakumeen) ikuspuntutik begiratzean datza eta dena maskulinoa dela kontuan hartzea. Beraz, zentroan jartzen da gizonezkoa eta haren ikuspuntua eta azterketa zientifikoaren abiapuntu eta neurri bilakatzen da. Bestalde, jarrera bat dakar berarekin, zeinaren arabera gizonezkoen ikuspegia gizartearenarekin bere osotasunean identifikatzean datzan.[1][2][3]Aurkako kontzeptua (emakumea subjektu eta erreferentzia nagusitzat hartzen duena) ginozentrismoa da.

Begirada maskulinoari begirada unibertsal modura iraunarazten badiogu, ikusezin jarraituko dute emakumeen eta bestelako talde zaurgarri batzuen ezaugarriek eta beharrek.[4]

Ezaugarriak aldatu

Androzentrismoak gizonezkoei atxikitako berezkotasunak eta ezaugarriak hartzen ditu unibertsoaren ardatz, baita errealitatea aztertzeko parametro eta giza espeziearen esperientzia unibertsal gisa ere. Gizateria gizonekin nahasten duenez, sexismo mota jakin bat da. Emakumeak ezkutatzen ditu edo/eta definitu gabe utzi.[5]

Androzentrismoa gizonek emakumeen gaineko boterea eraikitzeko oinarria da, eta era berean, horren ondorioa ere. Androzentrismoak justifikatzen du gizonek esparru publiko eta ekonomikoaren okupatzea, emakumeek egindako lanak eta bizitza sozialen eragina gutxiestea, eta berdintasuneranzko aldaketarekiko erresistentzia handiak sortzea. Ikuskera androzentrikoak hezkuntza, zientzia, ekonomia, osasuna, politika... baldintzatu ditu, emakumeen eta gizonen protagonismoa maila ezberdinetan kokatu eta erreferente sinboliko, nortasun eta subjektibotasun ezberdinak eraiki, sexu biologikoan oinarrituta.[6] Emakume zientzialari askok salatu dute errealitatea desitxuratzen duen ikuspegi androzentrikoa.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Androzentrismo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. Martin Casares, Aurelia. (2006). Antropología del género: culturas, mitos y estereotipos culturales. Cátedra.
  3. «¿Qué significa androcentrismo?» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. Zientzia, Elhuyar. (2023-06-07). «6. Baztertu begirada hertsiak, hala nola androzentrismoa eta antropozentrismoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. «Androzentrismoa -Terminoen glosarioa (Emakunde)» www.emakunde.euskadi.eus 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. Riviere, Josetxu. «Androzentrismoa. Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH) Pikara Magazine» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  7. (Gaztelaniaz) Sau, Victoria. (2000). Diccionario ideológico feminista. Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-072-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.