Klase-borroka
Klase borroka, sarritan klaseen arteko gerra edo gatazka, gizartean dagoen tentsio edo antagonismoa da, klase ezberdineko pertsonen interes eta desio sozioekonomiko lehiakorrak eragina. Klase borroka aldaketa sozial erradikalaren motorra den iritzia, Karl Marx komunistaren eta Mikhail Bakunin anarkistaren lanetan garrantzi handiko terminoa da.
Klase borrokak forma ezberdinak har ditzake: biolentzia zuzena, baliabideak eta lan-esku merkea lortzeko gerrak adibidez; zeharkako biolentzia, pobreziak, ahuleriak eta gaixotasunek eragindako hildakoak edo lan baldintza ez seguruak adibidez; bortxa, lan bat galduko den mehatxua edo inbertsio garrantzitsu baten erauzketa adibidez; edo ideologikoa, liburuak edo artikuluak bezalakoen bidez. Gainera klase-gatazkaren forma politikoak existitzen dira; gobernuko liderrak legalki edo ilegalki erostea horiek lege desiragarriak onartzeko, hala nola, lan-legeak, zerga kodeak, kontsumitzaileen legeak, kongresu-egintzak edo beste zigor, agindu edo tarifa. Gatazka zuzena izan daiteke, patronal baten itxiera sindikatu bat desegiteko, edo zeharkakoa, ekoizpenaren moteltzea langileen edo horien eskubideen alde protestatzeko.
Klase-borrokari kritikaAldatu
Kritika hauek bi ikuspegitan banatu daitezkeː klase-sozialak azaltzen diren bezala esistitzen direla zalantzan jartzen dutenen ikuspegia eta historian faktore garrantzitsua izan delako ideia ukatzen dutenena.