Ireki menu nagusia
Filme labur pornografiko bat: emakumeak biluztean erakusten dituen jarrera eta mugimenduek garbi adierazten dute kitzikatzeko helburua.

Pornografia sexu ekintzak erakutsiz edo iradokiz, pertsonak sexualki kitzikatzea xede duen edonolako irudikapena da. Pornografia irudikatzeko, zinema, argazkilaritza eta literatura erabil daitezke, besteak beste [1].

Pornografia motakAldatu

Nahiz eta pornografia parte hartzaileen, gaiaren edota jarreraren arabera sailka daitekeen, irudien esplizitutasunaren arabera sailkatzen da, oro har, hiru kategoriotan:

SoftcoreaAldatu

Sexu-harremanen irudiak ez dira esplizituki erakusten. Zinean eta telebistan, bereziki, ez da gizonezkoen eta emakumezkoen genitalen lehen planorik agertzen. Gainera, koito eta felazioa ez da xehetasunez erakusten. Aktoreek edo modeloek beren gorputzen atalen bat estaltzen dute.

Iragarkietan oso erabilia da. Zinean, adibidez, Demi Moore aktorea Striptease filmean halaxe ageru zen zenbait eszenatan.

Mediumcorea edo ohiko pornografiaAldatu

Modeloek beren gorputz osoa erakusten dute jarrera probokatzaileetan. Playboy edo Penthouse aldizkari famatuak genero horren adibiderik onenak dira.

HardcoreaAldatu

Hardcorea genero pornografikorik muturrekoena da. Bai sexu baginala, anala, orala edota beste tresnekin egindako sexu-irudiak esplizituki erakustean datza.

Pornografia mota hori sexu-joeraren arabera sailkatzen da: heterosexuala, homosexuala (gizonezkoa edo emakumezkoa) eta bisexuala. Lehendabiziko film pornografikoak heterosexualak izan ziren eta, oraindik ere, film gehienak heterosexualak dira. Ondoren, bigarren postuan, gehien ekoizten eta saltzen diren film motak homosexualak dira.

Horietaz aparte, badaude beste hardcore-film mota batzuk. Esaterako, transexuala (sexuz aldatu diren emakumeekin edo gizonekin sexu-harremanak) eta zoofilia (animaliekiko sexu-harremanak).

Pornografia Euskal HerrianAldatu

2007an Euskalsex Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoaren I. edizioa Bilbao Exhibition Centren (Barakaldon) ospatu zen eta 2008ko apirilean, II. edizioa. Bertan, euskarara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztu zuten, Carlos Resa zuzendari nafarrak 2003an zuzendutako Marranas con ganas filma.

Torbe eta Rebeca Linares dira euskal aktore pornorik ezagunenak.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) malem Seña, Jorge F. (1992) «Acerca de la pornografía» Revista del Centro de Estudios Constitucionales (11)..

Ikus, gaineraAldatu