Ireki menu nagusia

Emakumeen eskubideek munduko gizarte ezberdinetan emakume eta neskatilei aitortu eta onartzen zaizkien eskubide bereizketari egiten diote erreferentzia. Toki batzuetan eskubide hauek instituzionalki eta legalki babestuak diren arren, munduko zenbait lekutan ez da berdina gertatzen, urratzera edo ukatzera iritsiz.[1]

Emakumeen eskubideen nozioarekin gehien erlazionatzen diren gaiak, besteak beste, honakoak dira: osotasunerako eskubidea, norberaren gorputzaren gaineko kontrola, sufragio eskubidea, kargu publikoak izateko eskubidea, lan eskubidea, berdintasunezko ordaintze justu batetarako eskubidea, jabetzak edukitzeko eskubidea, hezkuntza eskubidea, armadan zerbitzatzeko eskubidea, kontratu legalak sinatzeko eskubidea eta ezkontza eta gurasotasun eskubideak.[2]

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Antzinako KulturakAldatu

MesopotamiaAldatu

Antzinako Sumer eskualdeko emakumeek jabetzak erosi, izan, saldu eta oinordetu zitzazketen. Merkataritzan parte hartu zezaketen eta gortean testigantza lekuko gisa. Hala eta guztiz ere, beraien senarrek beraiengatik dibortziatu zezaketen arau-hauste txikiengatik. Emakume jainkosak bereziki gurtuak izan ziren, hala nola, Inanna jainkosa. Akadtar poeta Engeduannak, Inannaren apaiz eta Sargon-en alaba, lehen poeta ezaguna da, bere izena erregistratua izan duena.

Antzinako Babiloniako lege kodeek senarrei aukera ematen zien emakumeengandik dibortziatzeko edozein egoeretan, baina hau egitean bere jabetzak itzultzera behartzen zitzaien eta batzuetan isuna ordaintzen zieten. Lege kode gehienek senarrei dibortzioa eskatzea debekatzen zien emakumeei eta zigorra ezartzen zieten, are eta gogorragoa emakumeak adulterioan harrapatzen bazituzten. Beste zenbait arau babiloniakoak ordea, eskubide berdina ematen zieten gizon eta emakumeei dibortzioa eskatzeko, zigor ekonomiko berdina ordaintzea eskatuz.

EgiptoAldatu

Antzinako Egipton emakumeek gizonen eskubide berdinak zituzten legea berez, hala ere, legezko eskubideak klase sozialen menpe zeunden. Lurraren jabetza ametatik alabetara igaro zen eta emakumeek eskubide osoa zuten beraien jabetzak kudeatzeko. Antzinako Egiptoko emakumeek eskubidea zuten erosteko, saltzeko, hitzarmen legalak sinatzeko, testamentu-betearazle izateko, ekintza judizialak hasteko eta haurrak adoptatzeko.

IndiaAldatu

Garai vedikoaren hasieran emakumeek gizonen baldintza berak izan zituzten bizitzaren alderdi guztietan. Antzinako Indiako Pantanjali eta Katyayana gramatikariek aditzera ematen dute emakumeak Vediko garaiaren hasieran hezi zirela. Idatzi zaharren arabera, antzeman daiteke emakumeak heldutasunean ezkontzen zirela eta ziurrenik beraien senarrak aukeratzeko eskubidea eta askatasuna zutela.

TxinaAldatu

 
Oinak lotzeko ohiturak sortutako mutilazioa, X-izpiekin ikusita.

Antzinako Txinako emakumeen estatusa baxua zen, betez ere oinak lotzeko ohiturarengatik, izan ere, mutilazio horrek oinak 10 zentimetro baino gehiago ez haztea eragiten zuen. Oin deformatu hauek emakumeen mugimenduak zailtzen zituzten, beraien aktibitateak erabat mugatuz.

Emakumeak gizonengandik isolatzeko arau soziala zela eta, emakume txinatarrek ez zuten nahi izaten mendebaldeko medikuntza egiten zuten medikuengana (gizonezkoak) joatea. Estatu Batuetako Eliza Plesbiteriarraren Atzerriko Misioetako Batzarrek Mary H.Fulton mediku misiolaria Txinara bidali zuten emakumeentzako lehen medikuntza fakultatea fundatzeko. Fakultate hau Hacket Medikuntza Eskola bezala ezagutzen zen, Edward A. K. Hackett-ek egin zuen dohaintza handiari esker sortu zelako. Fakultate honen misio nagusia kristautasuna eta medikuntza modernoa barreiatzea zen, emakume txinatarren egoera soziala hobetzearekin batera.

GreziaAldatu

ErromaAldatu

Erdi AroaAldatu

Ingalaterrako Zuzenbidearen arabera, XII.mendea eta gero garatu zena, emakume batek zituen jabetza denak gizonaren esku gelditzen ziren ezkontza ostean. Azkenean, auzitegi ingelesek azkenean jabetza hauen eskualdaketa automatikoa debekatu zuten, honetarako emakumearen baimena ez bazuten. Hala ere, gizonei beraien emazteen jabetzak kudeatzeko eta hauen gozamenerako eskubidea mantendu zitzaien. Garaiko idazleek ziurtzat ematen zuten agindu naturala patriarkatua zela eta betidanik horrela izan zela. Pertzepzio hau ez zen zalantzan jarri XVII.mendera arte, misiolari jesuitek Ipar Ameriketako herri batzuetan amaldeko leinuei buruz idatzi zuten arte.

XVIII eta XIXmendeetako EuropaAldatu

Sufragismoa, bozkatzeko eskubideaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «emakumeen sufragismoa»

XIX.mendean mugimendu bat hasi zen emakumeek gobernuan eta legeen sorreran parte-hartzeko zuten eskubidearen alde. Emakumeen sufragismoaren oinarriak sufragio unibertsalarenekin batera garatu ziren. Gaur egun, emakumeek botoa emateko eskubidea Nazio Batuen Erakundearen Emakumeen Kontrako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Nazioarteko Itunean bilduta dago, 1979an sinatu zena.[3]

 
Annie Kenney eta Christabel Pankhurst sufragista britaniarrak.

Zeelanda Berria izan zen munduko lehen herrialdea emakumeen boto eskubidea aitortzen, 1893an. Australiak 1902an onartu zuen. XX.mende hasieran Europa iparraldeko zenbait herrialdek onartu zuten eskubide hau: Finlandiak 1906an, Norvegiak 1913an, Danimarka eta Islandiak 1915an. Garrantzitsua izan zen Britanian sortu zen mugimendua ere, Sufragette deritzaiona.

Lehen mundu gerraren amaierarekin beste herrialde batzuek jarraitu zuten adibidea: Herbehereak 1917an, Austria, Azerbaijan, Kanada, Txekoslovakia, Georgia, Polonia eta Suedia 1918an; Alemania eta Luxenburgo 1919an eta Estatu Batuak 1920an. Espainiak 1931an aitortu zuen eskubide hau, Espainiako Lehenengo Errepublikan. Turkiak 1934an onartu zuen, 1944an Frantziak eta 1946an Belgika, Italia, Errumania eta Jugoslaviak. 1971 Suitzak aitortu zuen eta Liechtensteinek 1984an.

Latinoamerikan zenbait herrialdek XX.mendearen lehen erdian aitortu zuten eskubide hau: Ekuador (1929), Brasil (1932), El Salvador (1939), Dominikar Errepublika (1942), Guatemala (1956), Argentina (1946), Mexiko (1955) eta Honduras (1955). Asiako hainbat herrialdek XX.mende erdialdean onartu zuten emakumeek botoa emateko eskubidea: Japonia (1945), Txina (1947) eta Indonesia (1955). Ekialde Ertaineko herrialde gehienetan Bigarren Mundu Gerraren ostean aitortu zen.

Afrikan, orokorrean, emakumeek eta gizonek momentu berean lortu zuten botoa emateko eskubidea: Liberia 1947an, Uganda 1958an eta Nigeria 1960an. [4]

​​Oposizioa nabarmena izan zen emakumeen sufragismoarekiko eta mugimendu anti–sufragistak ere sortu ziren. Emakume batzuk sufragismoaren aurka agertu ziren, Helen Kendrick Johnson bezala, 1897 berak idatzitako Woman and the Republic dokumentua garai horretako kontrako argudio garrantzitsuenetakoa kontsideratzen dena.

Jabetza eskubideaAldatu

XIX. mendean, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, zenbait emakumek behin ezkondu eta gero jabetzarik ezin izatea arautzen zuten legeen kontrako mugimendua sortu zuten. estalduraren doktrinarekin, behin ezkondutakoan, gizonek emakumeen ondasun eta soldaten kontrola hartzen zuten. XIX.mendearen erdialdetik aurrera, emakumeen jabetza babesten zituzten estatutuak onartu ziren bi herrialde horietan, honela, beraien senarrengandik eta horien hartzekodunengandik babesten zituzten.[5][6]

Mugimendu modernoakAldatu

Ondorengo hamarkadetan emakumeen eskubideak berebiziko garrantzia hartu zuten gai politikoetan. 1960ko hamarkadan mugimenduak "feminismo" izena hartu zuen, soldata parekidea, legearen aurrean eskubide berdinak, familia planifikatzeko eta haurrik ez izateko askatasuna aldarrikatzen zen, beste zenbait gauzen artean. Esfortzuek emaitza ezberdinak izan zituzten.

Emakumeen Nazioarteko Kontseilua izan zen lehen erakundea herritartasun ezberdineko emakumeak elkartu zituena beraien eskubideak defendatzeko. 1888ko martxoan eta apirilean, 9 herrialdetako 53 elkarte feminista irudikatzen zuten emakumeen bilkurak izan ziren Washington Hirian: Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Irlanda, India, Erresuma Batua, Finlandia, Danimarka, Frantzia eta Norvegia. Gaur egun 70 herrialde daude izena emanda eta Suitzan dute beraien egoitza.

Women for Women International irabazi asmorik gabeko elkarte humanitario bat da gatazka belikoetako emakumeei laguntza praktiko eta morala eskaintzen die. 1993an sortu zuten Zainab Salbi eta bere senar Amjad Atallah-k. Elkarte honek emakume hauei beraien bizitza birmoldatzen laguntzen die, laguntza ekonomiko zuzen batekin eta laguntza psikologikoarekin, hezkuntza programa batekin behar izanez gero, beraien eskubideen sentikortzea erakutsiz, besteak beste.

Jaiotza-tasaren kontrola eta ugalketa eskubideaAldatu

Nazio Batuen Erakundea eta emakumeei buruzko mundu mailako batzarrakAldatu

Eskubide NaturalaAldatu

Emakumeen Kontrako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Nazioarteko ItunaAldatu

Maputoko protokoloaAldatu

Bortxaketa eta biolentzia sexualaAldatu

Artikulu nagusiak: Emakumeen aurkako indarkeria. Bortxaketa.

Bortxaketa eta sexu erasoa behartutako sexu harremana da. Sexu delitutzat jotzen da herrialde gehienetako zuzenbidean. Bortxaketak eta esplotazio sexuala sistematikoak eta hedatuak direnean, gizadiaren aurkako krimen bezala eta gerra krimen bezala aitortzen dira. Bortxaketak genozidio forma bat bezala ere kontsideratzen dira, talde zehatz bat suntsitzeko asmoarekin egiten direnean.

Bortxaketa genozidio delituko elementu gisaAldatu

1998an, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penalak erabaki historikoa hartu zuen bortxaketa genozidio delitutzat sailkatzean, Nazioarteko Zuzenbidearen barruan.

Jean Paul Akayesu-ren, Taba-ko (Ruanda) alkatearen, aurkako epaiketak aurrekaria ezarri zuen bortxaketa genozidio tresna bezala kontsideratzeko. Epaiketa hau Genozidio Delituaren Prebentzio eta Zigor Hitzarmenaren lehen interpretazio eta ezarpena izan zen nazioarteko auzitegi baten eskutik. Epaimahaiak tutsiak suntsitzeko tresna bezala erabili zirenaren frogak aurkitu zituen, etnia honetako emakumeen aurka bakarrik egiten baitziren, modu sistematikoan.

Navanethem Pillay epaileak honakoa adierazi zuen bere epaitzan: “Antzinako denboretatik, bortxaketak gerraren botin bat kontsideratu dira. Orain gerrako krimen bezala hartuko dira kontuan. Mezu garbi bat bidali nahi dugu, bortxaketak jada ez dira gerra trofeoak'’. 1994Ko Ruandako genozidioan milioi erdi bat emakume eta neskatila bortxatuak izan zirela estimatze

Bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «gizadiaren aurkako krimen»

Erromako Estatutuan bortxaketa, esklabotza sexuala, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia, behartutako antzutzea edo ‘larritasun parekidea duen biolentzia sexualeko beste edozein forma’ gizadiaren aurkako krimen gisa aitortzen dira, beti ere ekintza horiek modu sistematiko eta zabalduan egiten badira.

Bortxaketa gizadiaren aurkako krimen gisa lehen aldiz lenoko Jugoslaviarentzat Nazioarteko Auzitegi Penalak, Genevako Hitzarmena eta Gerrako Arauak kontuan hartuta, atxilotze aginduak egin zituenean aitortu zen. Hain zuzen, Foca herriaren konkistan (Bosnia-Herzegovina hegoaldean), 1992ko apirilean, emakume musulman ugarik soldadu, polizia eta armada taldeen eskutik taldeko bortxaketak, tortura eta esklabotza sexualak sistematikoki pairatu zituztela aitortu zen.

Salaketak esanahi legal handia izan zuen eta lehen aldia izan zen eraso sexualak ikertu zirela tortura eta esklabotza gisa, epaituak izateko asmoarekin. 2001ean baieztatu zen epaiketa, bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa aitortuz eta hainbat pertsona zigortuak izan ziren.

Egoeraren ikerketa herrialdezka (2011)Aldatu

 
Emakumeen egoera herrialdeka, 2011.

2011ko irailaren 26an Newsweek aldizkariak ikerketa bat argitaratu zuen emakumeen eskubide eta hauen bizi kalitatea aztertzen zuena, beraien herrialdearen arabera.[7] Ikerketa honetarako egoera legala, osasuna eta osasun baldintzak, hezkuntza, ekonomia aukerak eta botere politikoa hartu ziren kontuan. Ikerketa honen arabera, emakume izateko herrialderik onenak eta txarrenak hauek dira:

10 herrialde onenak

Postua Herrialdea Orokorra Justizia Osasuna Hezkuntza Ekonomia Politika
1 Islandia 100,0 100,0 90,5 96,7 88,0 92,8
2 Suedia 99,2 90,8 94,8 95,5 90,3 93,1
3 Kanada 96,6 100,0 92,7 92,0 91,0 66,9
4 Danimarka 95,3 86,1 94,9 97,6 88,5 78,4
5 Finlandia 92,8 80,2 91,4 91,3 86,8 100,0
6 Suitza 91,9 87,9 94,4 97,3 82,6 74,6
7 Norvegia 91,3 79,3 100,0 74,0 93,5 93,9
8 Ameriketako Estatu Batuak 89,8 82,9 92,8 97,3 83,9 68,6
9 Australia 88,2 80,7 93,3 93,9 85,3 65,1
10 Herbehereak 87,7 74,0 95,0 99,0 83,0 68,4

10 herrialde txarrenak

Postua Herrialdea Orokorra Justizia Osasuna Hezkuntza Ekonomia Politika
165 Txad 0,0 20,7 0,0 0,0 70,9 22,2
164 Afganistan 2,0 8,4 2,0 41,1 55,3 16,6
163 Yemen 12,1 36,2 44,4 34,1 48,8 0,0
162 Kongoko Errepublika Deokratikoa 13,6 6,5 11,4 45,1 67,8 27,2
160 Mali 17,6 22,7 29,9 25,8 64,3 49,8
160 Salomon Uharteak 20,8 0,0 53,6 86,5 46,0 1,9
159 Niger 21,2 26,5 32,9 47,5 58,6 31,3
158 Pakistan 21,4 49,7 49,6 34,0 50,7 19,3
157 Etiopia 23,7 18,6 27,2 29,9 79,7 37,4
156 Sudan 26,1 21,1 29,4 70,6 54,5 40,8

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Hosken, Fran P. Towards a Definition of Women's Rights en Human Rights Quarterly, Vol. 3, n° 2. 1-10. orrialdeak .
  2. (Ingelesez)  Lockwood, Bert B. (2006) Women's Rights: A "Human Rights Quarterly" Reader ISBN ISBN 978-0-8018-8374-3 .
  3. (Ingelesez)  From Suffragettes to Grrls en Gender Communication Theories and Analyses:From Silence to Performance Sage .
  4. (Gaztelaniaz)  «Países con sufragio femenino (por fecha de aprobación)» LARED21 . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  5.   «1848: Women Finally Win Property Rights After Marriage» ThoughtCo . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  6. (Ingelesez)  «Married Women's Property Acts | United States [1839»] Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2018-03-02 .
  7.   Streib, Lauren () «The Best and World Places to be a Woman» Newsweek .