Ireki menu nagusia

Lomas de Poleo, Ciudad Juarez. 1996an leku horretan zortzi emakumeen gorpuak aurkitu zituzten.

Feminizidioa (edo orokorrean generozidioa) emakumeen (edo gizonen) hilketa sistematikoa da.[1] Motarik zabalduena da emakumezkoen aurkako infatizidioa, Txinan eta beste herrialde batzuetan egindakoa gizonezkoen proportzioa areagotzeko. Kasu ugari gertatzen ari dira modu lokalago batean azken urteotan Guatemala Hirian eta 1993tik Ciudad Juárez-en (Mexiko), oraindik ondo ez ikertutako arrazoiengatik baina gorroto selektiboarekin lotuta dagoena.

Neologismo den "generozidioa" 1985ean lehenengo aldiz Mary Anne Warrenek erabili zuen "Gendercide: The Implications of Sex Selection" liburuan, genozidio hitzetik eratorrita. "Feminizidioa" aldiz XIX. mendetik erabiltzen da.

EzaugarriakAldatu

Feminizidioa emakumeen aurkako muturreko eraso bati deritzo, kultura patriarkala, genero biolentziaren parte da.

Kontzeptua 1990ko hamarkadan hasi zen erabiltzen, genero biolentziaren muturreko zatietako bati hots egiteko (emakumeen hilketak, adibidez).

Feminizidioa ez da homizidiora soilik aplikatzen, testuinguru zabalago batera baizik; hau mantentzen duten testuinguru sozial, politiko, kultural, instituzional eta ekonomikoak. Propaganda, erritu, tradizio eta egunerokotasunean dauden ekintzen bidez maskulinizatutako gizartean, emakumeen menderatzea eragiten duten mekanismoak dituen sistemara, alegia.

Homizidio eta feminizidioen arteko desberdintasunakAldatu

HomizidioaAldatu

  • Ondasun juridiko bat dago, bizitza.
  • Subjektu pasiboak ez du kalitate baten beharra.
  • Homizidio kasuetan faktore batzuk begiratzen dira (traizioa, planifikatzea, abantaila...).

FeminizidioaAldatu

  • Hainbat ondasun juridiko daude, bizitza, duintasuna, integritatea...
  • Subjektu pasiboak emakumea izatearen faktorea du kalitate gisa.

Feminizidio motakAldatu

Feminizidioen barruan, feminizidio intimoa eta ez intimoa daude.

IntimoAldatu

Feminizidioa biktimarekin erlazio sentimental bat edo familiarteko erlazio bat duen edo izandako pertsona batek egiten badu.

Ez intimoaAldatu

Kontrako kasua da; hau da, erasotzaileak inoiz erlazio sentimental edo familiartekorik izan ez badu.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-09.

Kanpo loturakAldatu