Ireki menu nagusia

Feminismo liberala feminismoaren adar indibidualista bat da. Emakumearen gaitasunean oinarritzen da ekintza eta erabaki indibidualen bidez berdintasuna lortzeko. Feminista liberalek argudiatzen dute gizartearen ustea faltsua dela, uste horren arabera naturaz emakumeak gizonak baino gaitasun gutxiago daukatela bai fisikoki bai s¡psikologikoki eta horregatik emakumeak baztertzeko joera dago testuinguru akademikoan eta lan merkatuan. Horregatik haien borrokaren helburua bi sexuen arteko berdintasuna lortzea da erreforma politiko eta legalaren bitartez.

HistoriaAldatu

XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran feminista liberalen helburua zen emakumezkoen botoa lortzeko, horren ostean askatasun indibiduala lortzeko. Askatasun hori lortu nahi zuten berdintsunaren bitartez, horrela gizonek emakumeekiko zuten jarrera krudelari amaiera emanez. Haien ustean ez gobernuek ez ohiturek ezin zuten mugatu  askatasun pertsonala. Hasierako feminista liberalek aurre egin behar izan zioten gizonezko txuriak bakarrak zirela hiritar askatasunak zeuzkana.

Mary Wollostonecraft, Frances Wright eta Judith Sargent Murray  bezalako feministak emakumezkoen integrazio politikoaren alde jo zuten. 1920an, ia 50 urte lanean jardun ostean Estatu Batuetako emakumeek lortu zuten bozkatzeko eta ekintza publikoak egiteko eskubidea.

Botorako eskubidea lortu ondoren, feminismo liberala isilean mantendu zen 60ko hamarkadara arte. 60ko hamarkadan eskubide zibilen aldeko mugimenduarekin batera feminista liberalek paralelismo bat ezarri zuten diskriminazio arrazista sistematiko eta diskriminazio sexualaren artekoa.

Garai hartan sortu ziren emakumeen eskubideak bultzatu zituzten hiru talde: Emakumeen Nazio Erakundea (1966), Emakumeen Batzar Politiko Nazionala (1971) eta Emakumeen Ekintza Ekitatearen Liga (1968-89). Talde hauek Estatu Batuetan borrokatu  zuten emakumeak eta gizonak legedi demokratikoan, eguneroko bizitzan, erreprodukzioan eta lanean berdin tratatuko zirelako esperantzarekin. Feminista liberalentzat garrantzitsuak ziren beste alor garrantzitsu batzuk zeuden: hala nola, aborturako sarbidea, eraso sexualak, botoa, hezkuntza eta argitara ateratzea emakumeen aurkako indarkeri sexuala eta etxekoa sistematikoki inposatuta zegoena.

KritikakAldatu

Feminismoko adar honi egiten zaion kritika da jarrera indibidualistak hartzerakoan zaila dela gizarte eraikuntzak ikustea eta baloreek emakumeentzako desabantailak sortzen dituztela. Argudio gisa esaten da indibidualki emakumeak gizonarenak ez izan arren, estatu pratriarkatuarenak izaten jarraitzen dutela. Kritika hauek uste dute sufragio femeninoa bezalako aldaketa instituzionalak nahikoak direla emakumezkoen emanzipaziorako.

Feminismo liberala norbanakoan kontzentratzen direnez, komunitatearen garrantzia indargabetzen du.

Catherine MackinnonAldatu

Catherine Mackinnon, feminista erradikala, feminismo liberalaren kritikatzaile nagusienetarikoa da. Feminista erradikal hau abokatu, idazle eta gizarte aktibista estatubatuarra da. Genero berdintasunean berezitua den emakume hau jazarpen sexualaren eta bazterketa sexualaren definizioa ematerakoan tartean sartu da. Bere ustean liberalismoa eta feminismoa bateraezinak dira.

Feminista beltzak eta feminista postkolonialak kritikatzen dute feminismo liberal tradizionalak soilik isalatzen dituel aerdi mailako emakume txuri heterosexualen eskubideak eta arraza edota kultura edota gizarte klase desberdinetako emakumeak alde batera utzi dituztela

Feminismo liberalaren ordezkariakAldatu

AntolakundeakAldatu