X belaunaldia izendapenak Bigarren Mundu Gerra osteko baby boom jaiotza hazkundearen garaiaren ondoren jaiotako pertsonak izendatzeko erabili ohi da, hots, modu zabalean 1960ko hamarkadaren hasiera eta 1980ko hamarkadaren hasiera arte jaiotako jendea, eta zehazkiago 1970ko hamarkadan jaiotakoak.

X belaunaldia
Irudia
Motamendebaldeko gizartearen kultura-sorkuntza
Baby Boomers (en) Itzuli

Izendapena 1950eko hamarkadaren hasieran Robert Capa argazkilari eta kazetariak sortu zuen. Bere hitzetan izendapen honekin "belaunaldi ezezagun bat izendatzen dugu, X belaunaldia, eta geure lehenbiziko hurbilketan geure patrika eta talentuei aurre egiteko adina gai zen gauza handi bat bagenuela ere ez ginen ohartu". 1950ko hamarkada ondoren izendapena hainbat azpikultura eta kontrakulturek erabili zuten.

1990eko hamarkadan, batez ere lehen erdian, oso ospetsua eta hedatua izan zen, garaia hartan nerabeak edota hogei-hogeita hamar urte arteko gazteak izendatzeko, eta maiz MTV telebista katea eta grunge musika eta azpikulturarekin lotu ohi zen, bai eta rock alternatibo, heavy metal, hip hop, punk rock, musika elektronikoa eta new wave musikari ere.

Belaunaldiak
Belaunaldiak 1883tik orain arte

Belaunaldi galdua (1883-1899)[1]
Belaunaldi onena (1900-1923)[2]
Belaunaldi isila (1924-1938)[3]
Baby-boom belaunaldia (1939-1964)[4]

X belaunaldia (1965-1980)[3][5][6]
Y belaunaldia (1980-1991/1992)[7][8]
Z belaunaldia (1992/1993-2010)[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Wohl, Robert. (1979). The generation of 1914. Cambridge, Mass.: Harvard University Press ISBN 978-0-674-34466-2..
  2. Hunt, Tristram. (2004-06-06). «One last time they gather, the Greatest Generation» The Observer (Londres).
  3. a b " Strauss, William; Howe, Neil. (1991). Generations: The History of Americas Future, 1584 to 2069. New York, NY: Harper Perennial, 279 or. ISBN 0-688-11912-3..
  4. CDC. Vital Statistics of the United States, 2003, Volume I, Natality", Table 1-1 "Live births, birth rates, and fertility rates, by race: United States, 1909–2003. .
  5. Shin, Annys. «Non-Toxic Tots» The Washington Post.
  6. Rosenburg, Matt. (2009-03-01). Names of Generations (per the Population Reference Bureau. About.com.
  7. Knowledge@Emory. (2006-03-08). Is Your Firm Ready for the Millennials?. .
  8. Armour, Stephanie. (2005-11-08). «The new workplace mix» USA Today.
  9. Generación Z: Consumos culturales y vínculo con la tecnología. .

Kanpo estekak aldatu