Margaret Mead

antropologo estatubatuarra

Margaret Mead (Philadelphia, AEB, 1901eko abenduaren 16a - New York, 1978ko azaroaren 15a) antropologo estatubatuarra zen.

Margaret Mead
Margaret Mead (1901-1978).jpg
(1948)
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1901eko abenduaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1978ko azaroaren 15a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
AitaEdward Sherwood Mead
AmaEmily Fogg
Ezkontidea(k)Luther Cressman (en) Itzuli  (1923 -  1928)
Reo Fortune (en) Itzuli  (1928 -  1935)
Gregory Bateson  (1936 -  1950)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
DePauw Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea 1929) Ph.D.
Solebury School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRuth Benedict
Franz Boas
Doktorego ikaslea(k)Scott Atran (en) Itzuli
Nancy Bowers (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte kontserbadorea, antropologoa, idazlea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
University of Rhode Island (en) Itzuli
Natur Historiaren Amerikar Museoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0574907 Musicbrainz: e30c257c-e38f-4d94-b6a5-01e56ec45480 Discogs: 3776211 Find a Grave: 701 Edit the value on Wikidata

Hainbat erakundetako irakasle izan zen. American Museum of Natural History-n (New York) egindako lana azpimarratzekoa da. Ohore eta omenaldi anitz jaso zituen, eta zenbait erakundetako ohorezko presidente izan zen, besteak beste: American Anthropological Association eta American Association for the Advancement of Science.

Oso ongi uztartu zituen bere interes profesionalak eta estrategia pertsonalak, sozialak eta zientifikoak; oso kontziente zen bere lanaren eragin sozial eta inplikazioez. Batik bat hezkuntza landu zuen: bere ikerketa guztia banakoak kultura nola jasotzen zuen aztertzera bideratu zuen, kulturaren transmisiora hain zuzen. Determinismo biologikoa aztertu zuelako egin zen ospetsu: genero-rolak. Hauek, gizarte batetik bestera aldatu egiten zirela baieztatu zuen. Nortasun-ezaugarri gehienak sexu biologikoari loturik ez zeudela zioen. Baita giza-izaera moldagarria dela eta kultur baldintzen arabera egokitzen dela.[1]

BizitzaAldatu

Margaret Mead Philadelphian jaio zen 1901eko abenduaren 16an. Bere bizitzan beti izan zuen heziketak leku garrantzitsu bat, izan ere aita ekonomia irakaslea zen Wharton School-en. Amak hainbat ikerketa soziologiko egin zituen, batik bat, etorkin italiarrekin. Margaret amarekin joaten zen etorkinak elkarrizketatzera, eta horrela, gaztetatik barneratu zuen datu bilketaren teknika.

Psikologia ikasketak egin zituen eta 1925an Antropologian doktoratu zen, Columbiako Unibertsitatean. Franz Boas-en eta Ruth Benedict-en ikasle izan zen. Columbiako Unibertsitatean jardun zuen 1945. urtetik aurrera antropologia-irakasle lanetan. Antropologian eragin handiena izan duen emakumea izan da. Ikerle ausarta izan da ikerketei eta ikuspuntuei dagokienez. Askotariko gaiak landu ditu: rol-sexuala eta izaera, haurren garapen eta aldaketa kulturalak, besteak beste. Kulturaren azterketa sentikorra egin ohi zuen.[2] [3]

Kultura desberdinetan haurren hezkuntza eta heziketa ikertu zuen lehen antropologoa izan zen. Gaur egun, Mead-en heziketa teoriaren lanak oinarrizkoak dira.[4]

1925ean egin zen lehen tokian tokiko lana, Samoan. Bertan neska nerabeak aztertu zituen; Samoako neskak askeak ziren eta plazerari dagokionez, mendebaldekoen aurkako irudia eman zuen. “Coming of Age in Samoa” (1928) liburuan batu zituen ezaugarri hauek, eta liburua best-sellerrak izan zen. Lan honen ondoren zera ondorioztatu zuen: kultura bakoitzeko beharrek definitzen dute norbanakoak hartzen duen izaera.

1929. urtean Manus-era, Ginea Berrira joan zen; haurrak hezteko eta sozializatzeko helduek erabiltzen dituzten istorioak, ipuinak eta kontakizunak ikertu zituen. “Growing up in New Guinea” (1930) argitaratu zuen, eta honekin, bertako haurrek irudimen gehiago zutela frogatu nahi izan bazuen ere, ez zuen lortu.

Ginea Berrian egindako lanarekin, gizarte bakoitzaren genero-rolak desberdinak zirela ikusi zuen. Balin egon zenean, haurtzarotik helduarorako aldia, eta gizarteak, aldi hau, sinboloen bidez nola irudikatzen duen aztertu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, 1944an, Benedict-ekin batera Institute for Studies sortu zuen. Garai hartan, pentsaera pesimista zen nagusi eta Margaret-ena positibistatzat jotzen zen. Mead-ek, gizakiak aldatzeko aukera zeukala zioen, hobetzekoa. Arrazakeria, naturaren esplotazioa… ikasitako jokabideak zirela zioen, eta gizakia printzipio sozial berriak sortzeko gai zela. Giza talde batek gizartea aldatzeko gaitasuna duela pentsatzen zuen.

PentsaeraAldatu

Margaret Mead-ek bere burua desbideratutzat zeukan, hau da, ez zuen bere gizarteak, AEBtako kulturak, bera bezalako emakume batentzat zituen profilaren ezaugarriak betetzean.[5] Txikitatik izan zuen garrantzia bere etxean familiak, heziketak, samurtasunak, amatasunak eta abarrek, eta emakumea eta profesional izan arren, barneratuta zuen jokabide horrekin jarraitzen zuen. Itxuraz AEBtan emakume profesionalak ez ziren etxean asko egoten, beraz ez ziren etxeko gauzez arduratzen, haurrekin ez zuten denbora asko igarotzen… eta berak hau guztia egiten zuen. Feminista zen, XX. mendeko teoria feministaren aitzindari izan zen. Kultura era holistikoan ulertu behar dela dio eta horrela aztertzen du: giza-bizitzaren arlo guztiak harremanetan daudela dio.[6]

Erlatibismo kulturala azpimarratzen du; kultura dibertsitatea errekurtsotzat jotzen du eta ez beste hainbatek bezala, oztopotzat. Beste gizarte batzuk aztertuz asko ikasi daitekeela pentsatzen duenetarikoa da.

"Ez zalantzan jarri konprometiturik eta etengabe diharduten herritar multzo txiki batek mundua aldatzeko ahalmena daukanik. Izan ere, hori izan da beti hori lortzeko bide bakarra". Margaret Mead.[7]

IdazkiakAldatu

EgileAldatu

  • Coming of Age in Samoa (1928) ISBN 0-688-05033-6
  • Growing Up in New Guinea (1930) ISBN 0-688-17811-1
  • The Changing Culture of an Indian Tribe (1932)
  • Sex and Temperament in Three Primitive Societies (1935)
  • Male and Female (1949) ISBN 0-688-14676-7
  • New Lives for Old: Cultural Transformation in Manus, 1928-1953 (1956)
  • People and Places (1959; gazteentzat)
  • Continuities in Cultural Evolution (1964)
  • Culture and Commitment (1970)
  • Blackberry Winter (1972; biografia) ISBN 0-317-60065-6

Argitaratzaile edo idazkideAldatu

  • Cultural Patterns and Technical Change, argitaratzaile (1953)
  • Primitive Heritage: An Anthropological Anthology, argitaratzaile: Nicholas Calas (1953)
  • An Anthropologist at Work, argitaratzaile (1959, repr. 1966; Ruth Benedicten idatziak)
  • The Study of Culture At A Distance idazkidea: Rhoda Metraux, 1953
  • Themes in French Culture idazkidea: Rhoda Metraux, 1954
  • A Way of Seeing idazkidea: Rhoda Metraux, 1975

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Mead, Margaret» www.gazteaukera.euskadi.eus 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  2. «Mead, Margaret» www.kultura.ejgv.euskadi.eus 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  3. Larsen, Randy J.; Buss, David M.. (2012-12-31). Nortasunaren Psikologia: Giza izaerari buruzko jakintza-eremuak. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-415-2. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  4. Juanikorena, J. Inazio Marko. (2011). Antropologia Hezkuntzan. Lehen hurbilketarako sarrera. Lulu.com ISBN 978-1-4710-3607-1. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  5. «Literatura | De la Desgracia a la Euforia en tres títulos» Halabedi 2020-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  6. «Zaintza da gakoa» El Diario Vasco 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  7. (Gaztelaniaz) Abril, Desiderio de Paz. (2007). Escuelas y educación para la ciudadanía global: una mirada transformadora. Intermón Oxfam Editorial ISBN 978-84-8452-524-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu