Ireki menu nagusia

Maite Asensio Lozano

Kazetaria, idazlea eta feminista

Maite Asensio Lozano (Bilbo, 1983) genero ikuspegidun kazetaritzan aditua den kazetari eta idazle feminista da.[1]

Maite Asensio Lozano
Bizitza
Jaiotza Bilbo1983  (35/36 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Enplegatzailea(k) Berria

Ibilbide profesionalaAldatu

Berria egunkariaren Gizarte sailean lan egiten du.[2]

2008an sorturiko Kazetarion Berdinsarean, -genero ikuspegia duen euskal kazetarien sarea-, kide zituen[3] June Fernández, Lucía Martínez Odriozola eta Itziar Abadekin batera Pikara Magazine hedabide feministaren sortzaileetariko bat izan zen 2010eko azaroaren 18an [4] [5] eta bertan hainbat artikulu argitaratu ditu. [6]

AktibismoaAldatu

FeminismoaAldatu

Epaimahaikide izan zen 2014ko Berdintasunerako Emakunde Sarietan. [7] Urte berean Prentsa idatzia Argia Saria irabazi zuen kazetari jardunean genero-berdintasunean eginiko ekarpen guztiengatik, bere konpromisoagatik eta gizon eta emakumeen berdintasunari ematen dion garrantzi handiagatik. [8] [9]

2017an Emakundek Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal izendatu zuen. [10] 2018an Arantxa Iraola Alkortarekin batera "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera liburua argitaratu du. [11] [12] [13] Bertan 80 lagunetik gora elkarrizketatu dituzte Irun eta Hondarribiako alardeetan 1996an hainbat emakume soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenenan gertatutakoak aztertzeko. [14] [15][16]


Ekainaren 20ko deklarazioa OrainPresoakAldatu

2018an espetxe-politikak aldatu eta presoen auzia konpontzeko bidean Orain Presoak dinamika sinatu zuen, etorkizunean bakean eta adiskidetuta bizi den jendarte batean giza eskubideen errespetuaren aldeko ekimena.[17][18]

ArgitalpenakAldatu

  • 2015 "Erdibidean : indarkeria matxista hedabideetan" liburua. [19]
  • 2018 "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera.

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2014ko Prentsa idatziaren Argia Saria. [9] [20]

ErreferentziakAldatu

  1.   «“Komunikazioa eta eskubideak” irratsaio-sorta | Revista Pueblos» www.revistapueblos.org . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  2.   Berria.eus «Maite Asensio Lozano» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  3.   Odriozola, Lucía Martínez (2008-04-19) «Kazetarion berdinsarea: Geure helburuak» Kazetarion berdinsarea . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  4. (Gaztelaniaz)  ¿Qué es Pikara? . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  5. (Gaztelaniaz)  Magazine, Pikara (2015-07-09) «Pikara Magazine o cómo hacer periodismo feminista» Revista Internacional de Comunicación y Desarrollo (RICD) (2): 169–174 ISSN 2386-3730 . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  6. (Gaztelaniaz)  Maite Asensio Lozano | pikara magazine . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  7.   KGIMENEZ (2014-12-09) «María de Maeztu Fórum Feministak jasoko du Berdintasunerako Emakunde saria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  8.   «Bitarteko urriak, lan bikainak» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  9. a b   Berria.eus «Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak jaso du prentsako Argia Saria» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  10.   «EBAZPENA, 2017ko azaroaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.» www.euskadi.eus 2017-12-02 . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  11.   Elkar argitaletxea liburuak (2018-05-17) Maite Asensio - Arantxa Iraola - Alardeak, ukatutako plazara - aurrez aurrekoa . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  12.   berriatb (2018-05-16) 'Alardeak, ukatutako plazara' liburua . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  13.   berriatb (2018-05-17) 'Alardeak, ukatutako plazara' liburuaren aurkezpena . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  14.   Berria.eus ««Berdintasunaren esparruan gaizki doan guztia islatzen du alardeak»» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  15.   Alardeen korapiloa . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  16.   Asensio, Maite, «'Alardeko irudiak zirraragarriak dira; Jaizkibeleko jendea oso hunkituta zegoen'» (bideoa), EITBko Ahoz aho saioa, . Noiz kontsultatua: 2019-09-09 .
  17.   (pdf) EKAINAREN 2ko DEKLARAZIOA, . Noiz kontsultatua: 2019-09-10 .
  18. (Gaztelaniaz)  «Representantes de la sociedad civil impulsan la dinámica Orain Presoak y convocan una marcha para el 20 de octubre», Europa Press .
  19.   Erdibidean: indarkeria matxista hedabideetan Eme Komunikazioa 2015 . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .
  20.   «Banatu ditugu 2014ko Argia Sariak» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-05-20 .

Kanpo loturakAldatu