Artikulu hau Leioako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artatza».

Artatza jauregia Leioako Artatza auzoan dagoen jauregia da. 1914. urtean diseinatu zuen Manuel María Smith arkitekto bizkaitarrak Victor Txabarri Anduiza industrialarentzat. Eraikina Ana erregina estilo ingelesean diseinatua dago eta aditu askoren ustetan Smithen eraikinik onenen artean dago.

Artatza jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°19′48″N 3°00′03″W / 43.33005°N 3.000889°W / 43.33005; -3.000889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
Inaugurazioa1918ko iraila
JabeaVictor Txabarri Anduiza
Eusko Jaurlaritza
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
EstiloaQueen Anne style architecture (en) Itzuli

Eraikina hainbat zatitan banatuta dago, alde nagusia, zerbitzarien eremua, gonbidatuentzako eremua, umeentzako gunea eta kapera. Jauregi nagusiaren inguruan bestelako egiturak altxatu ziren, tenis-pistak eta croquet zelaia zeuden tokian. 1989an Eusko Jaurlaritzak eraikina erosi eta gaur egun jauregi inguruko lorategiak publikoak dira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa