Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saila

Eusko Jaurlaritzako saila

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saila (gaztelaniaz: Departamento de Economía y Hacienda) Euskadiko Aurrekontu Orokorrak egiteaz, barneko kontrol ekonomikoaz, zerga-administrazioaz, finantza-politikaz, Ekonomia Itunaz, Estatuari ordaindu beharreko kupoaz eta lurralde historikoen ekarpenez, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaz arduratzan da. Azterketa estatistikoak eta metodo ekonomikoak egitea eskumen ditu ere.

Ogasun eta Ekonomia Saila
Departamento de Hacienda y Finanzas

EUSKO JAURLARITZA

GOBIERNO VASCO
ErakundeaEusko Jaurlaritza
SailburuaPedro Azpiazu
AgentziakEustat
Euskal Finantza Erakundea
EAEA
Webgune ofiziala

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Pedro María Azpiazu Uriarte da.

Antolakuntza

aldatu

Mendeko erakundeak

aldatu
  • Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
  • Zerbitzu Zuzendaritza
  • Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
  • Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetza
  • Ogasun Sailburuordetza
  • Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza

Organoak

aldatu

Administrazio-organoak

aldatu
  • Bahitutako Ondasunak eta Eskubideak Itzultzeko Batzorde Instrukziogilea
  • Euskal Estatistika Batzordea
  • Euskal Estatistika Kontseilua
  • Kontratazio Batzorde Nagusia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea
  • Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa
  • Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseilua

Besteak

aldatu
  • Lehiaren Euskal Agintaritza
  • Finantzen Euskal Institutua

Sailburuak

aldatu

Bigarren Errepublikan

Erbestealdian

Euskal Kontseilu Nagusia

Demokraziaren berrezarpena

Sailaren eginkizunak

aldatu

Honako egiteko eta jardun arlo hauek dagozkio Ekonomia eta Ogasun Sailari:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu eta horien kudeaketa orokorra egitea; eta bai jarraipena eta arta. Horietaz gain, aurrekontuei buruzko programazioa.
  2. Barneko ekonomia kontrola, kontabilitatea eta erantzukizun kontableak.
  3. Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak.
  4. Prezio-politika.
  5. Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea.
  6. Aseguruen bitartekaritza-jarduera baimentzea eta kontrolatzea.
  7. Gizarte aurreikuspeneko entitateak.
  8. Ekonomia Ituna, Espainiako Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.
  9. Eskualdaketaren gai diren eskumen eta zerbitzuen balorazioa; eta Estatuarekiko finantza-fluxuak finkatzea, Espainiako Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.
  10. Zergen administrazioa eta erreklamazio ekonomiko administratiboak.
  11. Ekonomiaren plangintza.
  12. Probintzietako politika.
  13. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.
  14. Lehiaren defentsa.
  15. Estatistika.
  16. Ondarea eta kontratazioa.
  17. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
  18. Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

Argitalpenak

aldatu

Ekonomiaz: Revista Vasca de Economía

Gizarteratuz

Kanpo estekak

aldatu