Iñaki Arriola
Iñaki Arriola López (Eibar, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 7a) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua izan zen 2009tik 2012ra. Zuzenbidean lizentziatua zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gipuzkoan. 2008ko maiatzaren 17tik Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia da.
1991tik 1993ra Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen, baina bere eserlekuari uko egin zion Eibarko alkate kargua hartzeko. 1993tik 2008ra Eibarko alkatea izan zen.
2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Patxi López lehendakari bihurtzean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburu izendatu zuen bere kabineterako. Bere agintaldiko lan nagusia Euskal Y-aren obrei bultzada handia ematea izan zen, Bergara eta Irun arteko zatian (Gipuzkoako zati hori da Eusko Jaurlaritzak eraikitzeko ardura duen bakarra). Arriolaren agintaldiaren hasieran, zati horrek dituen hamazazpi tarteetatik batean besterik ez ziren lanean ari; agintaldiaren bukaeran, bukatuta zeuden bi, eta besteetan lanean ari ziren.[1][2]
Aurreko legealdian onartu zen Etxebizitza Legea garatzeko 2016an Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza izendatu zuten.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Javier GUILLENEA: «Tres nuevos tramos del TAV entran en su recta final en Gipuzkoa», Diario Vasco, 2012-11-06.
- ↑ Imanol INTZIARTE: «Las constructoras del TAV patrocinan la despedida del consejero Arriola», Gara, 2012-11-06.
- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Javier Madrazo (Etxebizitza) Nuria Lopez de Gereñu (Herri Lan eta Garraioa) |
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua 2009ko maiatzaren 7a - 2012ko abenduaren 17a |
Ondorengoa Juan Mari Aburto (Englegua eta Gizarte Politikak) Ana Oregi (Ingurumena eta Lurralde Politika) |
Aurrekoa Angel Toña (Englegua eta Gizarte Politikak) Ana Oregi (Ingurumena eta Lurralde Politika) |
Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua 2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a |
Ondorengoa Bera (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak) Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) |
Aurrekoa Bera (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza) Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) |
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua 2020ko irailaren 8a - gaur egun |
Ondorengoa Karguan |