Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, EHAA, (gaztelaniaz Boletín Oficial del País Vasco, BOPV) Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da, zeinetan argitara ematen baitira argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak, betiere, legediaren arabera. EHAA zerbitzu publiko unibertsala eta doakoa da, eta argitaratzen dituen agiriei dagokienez bermatu egiten du herritarrek bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko duten eskubidea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Boletín Oficial del País Vasco |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
euskadi.eus… |
EHAA urteko egun guztietan argitaratzen da, salbu eta larunbatetan, igandeetan eta Gasteizko udalerriko egun baliogabeetan.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera elektronikoki bakarrik eskura daiteke eta ez da gehiago paperean argitaratzen.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- EHAA-BOPV webgune ofiziala (Gaztelaniaz)