Ireki menu nagusia

Jon Darpon Sierra (Bilbo, 1959) bizkaitar politikari jeltzale bat da. 2012ko abenduaren 17tik 2019ko martxoaren 14ra bitarte Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilaria izan zen.

Jon Darpon
Jon Darpon.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1959  (59/60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

IMQ Kliniken Taldeko zuzendaria da. Osakidetzako osasun laguntzako zuzendaria eta Txagorritxu Ospitaleko zuzendaria ere izana da.

2012ko abenduaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua izendatu zuten. Osakidetzako murrizketengatik kritikatu zuten sindikatuek.[1] Lan Eskaintza Publikoetako azterketatan egondako iskanbila dela eta dimisioa eman zuen 2019ko martxoaren 14an[2].

ErreferentziakAldatu

  1.   «Sailburuak» Berria 2016-11-25 .
  2. (Ingelesez)  Berria.eus «Darponek dimisioa eman du» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-03-14 .


Aurrekoa
Rafael Bengoa
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua
2012ko abenduaren 17a -
Ondorengoa
Nekane Murga