Estefania Beltran de Heredia

euskal politikaria

Estefania Beltrán de Heredia Arroniz (Uribarri Harana, Araba, 1960ko martxoaren 28a - ) VI. eta VIII. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. EAJn barnan, Araba Buru Batzarreko burukidea da. 1995etik 1998 arte Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere bazen.

Estefania Beltran de Heredia


Espainiako senataria

2020ko irailaren 25a -
Barrutia: Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarreko diputatua

2016ko urriaren 21a - 2016ko abenduaren 5a - Estibaliz Larrauri Aranguren
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

10. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua

2012ko abenduaren 17a - 2020ko irailaren 5a
Idoia Mendia Cueva - Josu Erkoreka Gervasio

Eusko Legebiltzarreko diputatua

2012ko azaroaren 20a - 2012ko abenduaren 20a - Peio Iparragirre Etxeberria
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

2005eko maiatzaren 16a - 2007ko irailaren 21a
Javier Carro Iglesias
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
Araba Buru Batzarreko kide

2004 - 2007

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarreko diputatua

1998 - 2007
Barrutia: Araba
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEstefanía Beltrán de Heredia
JaiotzaUribarri Harana1960ko martxoaren 28a (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ogibidez, nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta haren jarduera profesionalak baso-kudeaketarekin zerikusia izan du. 2011n PP Arabako Foru Aldundira heldu baino lehen, Beltran de Heredia Nekazaritzako diputatu izan zen lurralde horretako Gobernuan, 2007. urtetik.

Euskal Legebiltzarreko legebiltzarkide ere izan da hainbat aldiz: 1998tik 2001era; 2005etik 2007ra; eta 2012az geroztik, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan berriz ere hautatu baitzuten legebiltzarkide, EAJren Arabako zerrendaren laugarren tokian.

Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004tik 2007ra.

2012ko abenduaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua izendatu zuten. Bere lehen agintaldian sindikatuen kritikak izan zituen, eta Espainiako Gobernuaren helegiteen oztopoak. 2016an kargua mantendu zuen.[1] 2020an Josu Erkorekak ordezkatu zuen Segurtasun sailburu karguan.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
  2. Begiristain, Edurne. «Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua, eta Josu Erkoreka Segurtasunekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Idoia Mendia
(Herri Administrazioa, Justizia eta Herrizaingoa)
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua

2012ko abenduaren 17a - 2020ko irailaren 8a
Ondorengoa
Josu Erkoreka