Josu Erkoreka

euskal politikaria

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Bermeo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 3a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da, Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2012 urteen artean eta bertako eleduna 2004tik 2012ra.

Josu Erkoreka
Josu Erkoreka 2020.jpg
Coat of Arms of the Basque Country.svg
11. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

2020ko irailaren 8a -
Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain
Logotipo del Gobierno Vasco.svg
11. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua

2020ko irailaren 8a -
Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua

2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a - Olatz Garamendi
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

2016ko urriaren 21a - 2016ko abenduaren 7a - Begoña Otalora Ariño
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Coat of Arms of the Basque Country.svg
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea

2012 - 2020
Idoia Mendia Cueva - Bingen Zupiria
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 2a - 2012ko abenduaren 17a - Isabel Sánchez Robles
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 30a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 24a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Bermeo1960ko uztailaren 3a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta legelaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: josu-erkoreka-gervasio-00

2012an, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Justizia eta Herri Administrazio sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile izendatu zuen. 2016an, berriz, bozeramaileaz gain Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburu izendatu zuten.[1]

Lehen urteakAldatu

Pilar eta Juan gurasoen etxean jaio zen, Bermeon. Aita taxi gidaria zen, eta amak denda bat zuen Juan de Nardiz kalean. Gaztetan dendan laguntzen ibiltzen zen, bi anaiekin batera.[2]

HeziketaAldatu

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasketak eginik, 1982an lizentzia lortu zuen, eta doktoretza 1990ean. Zuzenbide administratiboko irakaslea da ikastetxe hartan.

IdazlanakAldatu

Iñaki Anasagastirekin batera Dos familias vascas: Areilza y Aznar liburua idatzi zuen, Manuel Aznar, José María Aznarren aitona izan zenaren bizitzaz.

Bere zuzendaritzapean 1996an Eleria aldizkaria sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aldizkariko lehengo zuzendaria izan zen. Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[4] 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen aldizkariak.[5] Lau artikulu hauek idatzi zituen berak:[6]

  • Euskararen erabilera Administrazio Publikoaren barne harremanetan (2000).
  • Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak (1999)
  • Itsastarren lan-segurtasuna Euskal Herriko arrantza-komunitate tradizionaletan (1998)
  • Euskara Euskal Administrazioetan; erabilera arautzeari aurpegi emateko bideak (1996)

Bestalde. urte batzuk lehenago, RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkarian beste bi artikulu hauek ere idatzi zituen

  • Autonomi-elkarteen eskuduntza esklusibo desitxuratu bat; kirolarena (1993)
  • Euskararen erabilpena arauzkotzeko (1992)

ErreferentziakAldatu

  1. «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
  2. EAJ-PNV. «Josu Iñaki Erkoreka - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV Noiz kontsultatua: 2020-06-29.
  3. Alkorta Idiakez, Itziar. (1997-04-05). «Eleria . Euskalerriko legelarien aldizkaria» Euskaldunon Egunkaria (berria.eus) Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  4. «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  5. «ELERIA aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  6. Erkoreka Gervasio, Josu. «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Idoia Mendia
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
2012ko abenduaren 17a - gaur arte
Ondorengoa
Azkena
Aurrekoa
Idoia Mendia
Justizia eta Herri Administrazio Sailburua
2012ko abenduaren 17a - gaur arte
Ondorengoa
Azkena