Jesus Mari Larrazabal

euskal politikaria

Jesus Mari Larrazabal Antia (Zumaia, Gipuzkoa, 1948Donostia, 2021eko ekainaren 29a) filosofo, ekonomista, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna, politikaria eta eusko legebiltzarkidea izan zen. Parisen ikasketak egin, eta Logika eta Zientziaren Filosofiako Unibertsitate Katedraduna izan zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Logika, Hizkuntzaren Filosofia eta Semantika Formala irakasgaiak irakasten zituen, gradu mailan zein masterrean.[1][2]

Jesus Mari Larrazabal


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko apirilaren 3a - 2010eko ekainaren 30a - Juanjo Agirrezabala Mantxola
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
Bizitza
JaiotzaZumaia, 1948
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2021eko ekainaren 29a (72/73 urte)
Heriotza modua: Lewyren gorputzen dementzia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna
Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia

Inguma: jesus-mari-larrazabal-antia

Gainera, EHUko ILCLI (Institute for Logic, Cognition, Language and Information siglak ingelesez) unibertsitate institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen duen Gogoa aldizkariaren zuzendaria izan zen.

2021eko ekainean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz.[3]

Ikasketak

aldatu

Ingeniaritza ikasketak hasi zituen, baina ez zituen amaitu. Filosofian eta Ekonomian lizentziatu zen gero Parisko Unibertsitatean. Parisen oso ikasle ona izan zenez 1976an Parisko Banku Nazionalean (BNP) lan egiteko eskaintza jaso zuen, baita AEBetara joateko ere, doktorego-tesia logikaz egiteko. Baina ez zen joan ez batera eta ez bestera, Euskal Herrira itzuli zuen, Parisen ikasitakoaz lan egiteko.[1]

Orduan Bergarako UNEDen sorkuntzan parte hartu zuen, eta zuzendariorde izan zen gero 1977tik 1979ra.[1]

Politikaria

aldatu

Gazte-gaztetatik eduki zuen politikarako grina, Herri Gaztedi taldeko kidea izan zen 1967tik 1972ra. Urola Kostako arduraduna ere izan zen.[1]

Herri Batasuna sortzeko bileran parte hartu zuen 1978an, LAIA alderdiko kide gisa. Gipuzkoako batzarkide eta Foru Aldundiko diputatu izan zen 1979tik 1983ra,[1] hau da, aldundiak toki korporazio izateari utzi zion arte.[4] Foru diputatu gisa, azpiegituretako batzordea gidatu zuen urte haietan, Xabier Aizarna Azula diputatu nagusi zelarik.[5]

1980tik atera zen LAIA HB koaliziotik, eta Larrazabal ezker abertzaletik urrundu zen.[1]

2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Eusko Alkartasunako zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik eta 2010eko ekainera arte EAko legebiltzarkide izan zen, baina kargua utzi behar izan zuen osasun arazoengatik.[6][7][8]

Filosofiako irakasle eta ikertzailea

aldatu

1981ean hasi zen irakasle sortu berria zen Euskal Herriko Unibertsitatean, non irakasle katedraduna izan zen geroago, 1992tik. Bere ikerketa-taldeak Logikaren, Kognizioaren, Lengoaiaren eta Informazioaren Institutua (ILCLI) eta Gogoa aldizkaria sortu zituen.[9] Institutuko lankideen artean izan ziren Kepa Korta, Frantziska Arregi, Pello Huizi, Xabier Arrazola, Mikel Haranburu, Ibon Coteron, Anibal Monasterio, Mikel Olazaran, Begoña Carrascal, Mixel Aurnaga eta Jesus Ezkerro.[10]

ILCLI institutua 1993tik ibili zen lanean eta 1999an sortu zuten ofizialki. Diziplina-arteko unibertsitate-institutua izanik lau atal koordinatzen ditu: Logika, Zientzia Kognitiboa, Lengoaia eta Komunikazioa; eta Informazioa, Ekintza eta Antolamendua. Filosofia lantzeaz gain, giza zientzien eta gizarte-zientzien arteko elkargunean kokatuta dago, eta oinarriak ditu tradizio analitiko eta fenomenologikoko filosofian.[11]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

aldatu

UEUko kide historikoa da eta etengabe parte hartu zuen ia-ia sorreratik filosofia eta matematika sailetako aitzindarietako bat izan zen. Urteetan zehar filosofia saileko 12 hitzaldi hauek eman zituen udako ikastaroetan UEUren eskutik:[12]

Liburuak

aldatu

Itzulpenak

aldatu
  • 2018: Gramatika orokorra eta arrazoitua [Hainbat zati]. Antoine Arnauld eta Claude Lancelot. GOGOA.
  • 2008: Neure bizitza. David Hume (1711-1776). GOGOA. Eskoziaz, Filosofiaz eta historiaz
  • 2007: Iritzi publikoa ez da existitzen. Pierre Bourdieu (1930-2002). GOGOA. Frantziaz, politikaz eta soziologiaz
  • 2006: Ehun urte logika matematikoan. Hao Wang (1921-1995). GOGOA Estatu Batuak, Filosofia, Matematika
  • 2005: Russell-Einstein agiria. Bertrand Rusell (1872-1970) eta Albert Einstein (1879-1955). GOGOA. Bakeaz, politikaz eta zientziaz.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Korta, Kepa. «Tarzanen orroa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  2. «Jesus Mari Larrazabal zendu da - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  3. Susaeta, Igor. (2021-06-29). «Jesus Mari Larrazabal hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiak toki korporazio izateari utzi zion 1983ko otsailaren 26an, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketarako Foru Arauaren indarrez.
  5. Ikus Gipuzkoako Batzar Nagusien historia.
  6. (Gaztelaniaz) «Jesús María Larrazabal dejará el Parlamento Vasco por razones de salud» El Mundo (Gasteiz) 2010-06-05 (Noiz kontsultatua: 2010-06-05).
  7. Berria.eus. «Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  8. discurso de Jesus Mari Larrazabal en el Kursaal de Donostia2. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  9. (Ingelesez) «Introduction - ilcli - ILCLI - UPV/EHU» ilcli (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  10. (Ingelesez) «People - ilcli - ILCLI - UPV/EHU» ilcli (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  11. «Taldeen egoitzak - Gipuzkoako Campusa - Gipuzkoako Campusa - UPV/EHU» Gipuzkoako Campusa (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  12. «Jesus Mari Larrazabal Antia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).

Kanpo estekak

aldatu