Amaiur (koalizioa)
koalizio politikoa
- Artikulu hau koalizio politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».
Amaiur Batasunaren inguruko ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretarako osatutako koalizio politiko ezkertiar eta abertzalea izan zen. Koalizioa 2011ko irailaren 27an aurkeztu zuten prentsaurrekoan.[1]
Amaiur | |
---|---|
Sorrera | 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak |
Ideologia politikoa | Ezker abertzalea Ezkerra Ezker iraultzailea Aurrerakoitasuna Abertzaletasuna Euskaltzalea Feminismoa Independentismoa Sozialismoa. |
Koalizioa | Aralar EA Alternatiba Sortu |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 7 / 350 Espainiako Senatuan 3 / 208 |
www.amaiur.info |
Aurkezpena
aldatuAurkezpena irailaren 27an egin zen, Donostiako Miramar jauregian. Bertan alderdietako kideez gain beste batzuek ere parte hartu zuten, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariek, Nestor Basterretxea eskultoreak, Kandido Zubikarai preso ohiak eta hainbat sindikalistek hartu zuten parte, besteak beste.[2]
Hauteskundeetan
aldatu2011ko Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) | 333.628 | %22,08 | 7 diputatu |
2011ko Espainiako senaturako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) | - | - | 3 senatari |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Amaiur deituko da koalizio berria. Andoain: Berria (Noiz kontsultatua: 2011/09/27).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Amaiur será el nombre de la nueva coalición abertzale. Gara 2011-9-28 (Noiz kontsultatua: 2011-9-28).