Ireki menu nagusia

Mikel Irujo Amezaga (Caracas, Venezuela, 1972ko urriaren 6a) Europako Zuzenbideko doktorea, Europako Parlamentuko diputatua izan zen (2007-2009) eta gaur egun Nafarroako Gobernuko Ordezkaria da Bruselan.

Mikel Irujo
Europarlamentaria

2007-06-19 - 2009-07-13
Barrutia: Espainia
Bizitza
Jaiotza Caracas1972ko urriaren  6a (46 urte)
Herrialdea  Nafarroa
Familia
Aita Peio Irujo
Ama Arantzazu Ametzaga
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Eduki-taula

Prestakuntza eta jarduera profesionalaAldatu

EHUko Europako Zuzenbideko doktore da, bai eta Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna (1995) ere; Europako politikari buruzko ikasketa espezializatuen graduondokoa egina du (Saint Louiseko Unibertsitatea eta Bruselako Unibertsitate Librea, 2002), eta UHUNeko Europar Batasuneko Zuzenbidearen arloko Ikasketa Aurreratuen Diploma jaso zuen 2004an.

1996an Aranzadi argitaletxean hasi zen lanean analista juridiko gisa. 1999tik 2002ra, eszedentzia hartu eta Bruselara joan zen Europako Parlamentuan aholkulari lanak egitera. Handik itzuli zenean Thomson Reuters Aranzadi argitaletxean hasi zen lanean berriz.

Geroago, 2007-2009 urteetan, Eusko Alkartasunaren diputatua izan zen Europako Parlamentuan, eta parte hartu zuen Hezkuntza eta Kultura Batzordean eta Garapenerako Lankidetzaren Batzordean, bai eta Parlamentuko ACP Biltzarrean ere (Afrika, Karibe eta Pazifikoa).

2009an, Thomson Reuters Aranzadira itzuli zelarik, bere ekimenez sortu zen enpresa horretan EBko Lizitazioen Unitatea, Europako Batzordearen, Europako Parlamentuaren, Erregioen Batzordearen, Munduko Bankuaren eta Luxenburgoko Argitalpen Bulegoaren zenbait proiekturen esleipena hartu zuena (14).

Eurobaskeko Biltzarreko kidea da (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua), eta Europako Aliantza Librearen lehendakariordea izan zen.

Europako zuzenbideari buruzko zenbait lanen egilea da, eta beste zenbaitetan hartu du parte (monografiak eta artikuluak), besteak beste: "Panorámica actual de la comitología" (Aranzadi, 2003), "El coste de la no Europa" (2008) edo "Basque political system" (Renoko Unibertsitatea, 2012). Euskalduna da, oso ongi daki ingelesez, eta frantses maila altua du.

Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari izendatua 2015eko abuztuan.

Gizarte-jardueraAldatu

Nafarroako Gazte Kontseiluko Kidea 1991etik 1993arte

Jarduera politikoaAldatu

Gazte Abertzaleak-eko kidea 1991tik. Nazioarteko Idazkaria Gazte Abertzaleak-en, 1994tik 1996ra eta 1998tik 2002ra. ALE-Youth-eko lehendabiziko presidentea (Europako Aliantza Librearen gazte-erakundea) 2002 urterarte. Herrien Europaren aldeko kandidaturako bigarren hautagaia 2004ko ekainaren 13ko europar hauteskudeetan.

2007-2009 urteetan, Eusko Alkartasunaren diputatua izan zen Europako Parlamentuan, eta parte hartu zuen Hezkuntza eta Kultura Batzordean eta Garapenerako Lankidetzaren Batzordean, bai eta Parlamentuko ACP Biltzarrean ere (Afrika, Karibe eta Pazifikoa).

Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari izendatua 2015eko abuztuan[1].

Erakunde-jardueraAldatu

Diputatu laguntzailea eta Eusko Alkartasuna bulegoaren arduraduna Europako Legebiltzarrean

ErreferentziakAldatu