Ireki menu nagusia

Eusko Alkartasuna

Euskal Herriko alderdi politiko abertzalea
EA» orritik birbideratua)

Eusko Alkartasuna (EA), Carlos Garaikoetxeak 1986ko irailean eratutako euskal alderdi politikoa da, EAJren banaketa baten ondorioz.

Eusko Alkartasuna
Bozeramailea Maiorga Ramirez
Idazkari nagusia Peio Urizar
Sorrera 1986
Egoitza nagusia Donostia
Ideologia politikoa Sozialdemokrata, abertzale eta independentista
Nazioarteko afiliazioa Europako Aliantza Librea
Gazte erakundea Gazte Abertzaleak
Eserlekuak erakundeetan Eusko Legebiltzarrean
4 / 75
Nafarroako Parlamentuan
3 / 50

www.euskoalkartasuna.eus
Bere gazte erakundea Gazte Abertzaleak da
EAren VII. biltzarra (Donostia).
Artikulu hau serie honen zatia da:
Eusko
abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Zarauzko (Gipuzkoa) alkartetxea.

EAk ezkertiar, sozialdemokrata, abertzale, independentista, europeista, internazionalista, bakezale eta akonfesionaltzat definitzen du bere burua.

Banaketaren ostean, izena aldatzeko unea iritsi zenean, Eusko-Abertzaleak izena hartu nahi zuten, baina norbaitek aurreratu eta izena erregistratu zuen (egun Eusko-Abertzaleak EAJ-ren legebiltzar taldeak darabilen izena da). Beste izen baten bila, Eusko Elkartasuna aukeratu zuten, baina EE Euskadiko Ezkerra alderdiarentzat erabiltzen zen, beraz Elkartasuna Alkartasuna bizkaierazko izenaz aldatu zuten.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

1986ko irailaren 30ean EA lehenbiziko aldiz aurkeztu zen hautagai (Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara), eta 190.000 boto baino gehiago lortu zituen hiru lurralde historikoetan.

1987. urtean egin zen alderdiaren lehen kongresua, eta bertan aukeratu zen Garaikoetxea alderdiko presidente.

EAJgandik aldentzeko arrazoiak honakoak izan ziren:

  • Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren eta EAJko buru zen Xabier Arzalluzen arteko liskarrak
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren konfigurazioa:
    • Legebiltzar indartsua eta probintziek botere gutxiago (EA)
    • Probintzia indartsuak (EAJ)
  • Ezkertiarrak-Sozialdemokratak (EA) / Eskuindarrak-Liberalak (EAJ)

Banaketa horretan hiri/herri erakunde bakoitzak EArekin edo EAJrekin jarraitzea bozkatu behar izan zuten. Ondorioz EAJren taberna politiko (batzoki) batzuk alkartetxe bihurtu ziren.

2003tik aurrera Nafarroa Bai koalizioaren parte izan zen Nafarroan, Aralar, Batzarre eta EAJrekin batera.

2007. urtearen bukaeran eginiko kongresuan beste alderdi eta eragile abertzaleekin polo subiranozalea osatzeko deia aldezten zuen ponentzia onartu zuen EAk. Horrek alderdian haustura eragin zuen eta ondorio gisa ezker abertzalearekin lan bateratua egitearen aurka zegoen sektoretik Hamaikabat alderdi berria sortu zen. 2011ko urtarrilean EAk, Alternatiba alderdiak eta ezker abertzaleak Euskal Herria ezkerretik akordioa hitzartu zuten. Ondoren, 2011ko maiatzean alderdi horiek, Aralar alderdiaren eszisio izan zen Araba Bai alderdiak eta ezker abertzaleko pertsonen multzo batek Bildu koalizioa osatu zuten. Horren aurretik EA Nafarroa Baitik irten zen.

2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara Amaiurren baitan aurkeztu zen, ezker abertzalea, Aralar eta Alternatibarekin batera. Koalizio horrek 7 diputatu eta 3 senatari lortu zituen; horietatik diputatu bat (Rafael Larreina) eta senatari bat (Alberto Unamunzaga) dira EAko kide.

ErakundeetanAldatu

Euskal HerriaAldatu

1991tik 2009ra, EAk Eusko Jaurlaritzan parte hartu du, 1992-1995 tartean izan ezik.

1995-1996bitartean Nafarroako gobernuan egon zen PSN eta CDNrekin batera. Gobernu hark "Dieta Vasco Navarra" bultzatu nahi izan zuen, NFE eta EAEren arteko lankidetza indartuz. Proposamena ez zen inoiz indarrean sartu, 1996ko hauteskunde orokorren ondoren PPk Senatuan atzera bota zuelako.

2009ra arte 3 sail izan zituen bere kargu Eusko Jaurlaritzan: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza, Ingurumena eta Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailak.

HegoaldeAldatu

Legebiltzarkide 1 2009ko hauteskunde autonomikoetatik: Jesus Mari Larrazabal. Ondoren, Juanjo Agirrezabalak ordezkatu zuen.

2011ko hauteskundeetan Bildu koalizioa osatu zuen, ezker abertzalea eta Alternatibarekin batera. Koalizio hori garaile izan zen Gipuzkoan, bigarren postua lortu zuen Bizkaian, hirugarrena Araban eta laugarrena Nafarroan. Hiriburuei dagokienez, Donostiako zerrendarik bozkatuena ere izan zen.

IparraldeaAldatu

80. hamarkada amaieran EAk Iparraldeko lurralde antolakuntza sortu zuen. Modu horretan Hego eta Ipar Euskal Herrian batera antolatutako lehen alderdia bihurtu zen, 7 zinegotzi dituelarik.

Horrez gain, 2007ko Frantziako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioan aurkeztu zen, AB eta Batasunarekin batera.

EuropaAldatu

Europan Europako Aliantza Libreko kide da, hainbat herrialdetako alderdi nazionalistak, sozialdemokrata alternatiboak eta ekologistak elkartzen dituen alderdia. Mikel Irujo da Europako Legebiltzareko kidea.

Espainian ERC, Chunta Aragonesista, Andecha Astur, Conceju Nacionaliegu Cantabru eta beste hainbat alderdi politikorekin lotura handia du, eta ekintza-ildo bera jarraitzen dute, eta hauekin Europako legebiltzarrerako kandidatura bateratua aurkezten dute Herrien Europaren Alde.

ERCrekin koalizio batean aurkeztu da hainbatetan Europako Parlamenturako.

2005. urtean Espainian egindako Europako konstituziorako erreferendumean EAk EZezkoa bozkatzeko eskatu zuen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu