Pipaon
Pipaon Arabako Mendialdeko herria da, Lagran udalerriaren barruan dagoena, Villaverde eta Lagran berarekin batera. 1977 arte berezko udalerria izan zuen.
Pipaon | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Lagran |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W |
Garaiera | 843 m |
Demografia |
36 biztanle ditu eta 856 metroko garaieran kokaturik dago.
Inguru naturalaAldatu
Toloño mendilerroaren azpian dago kokatuta eta Errezilla, Cervera eta Palomares mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da herria. Pipaonetik Jugalez ibaia igarotzen da.
HistoriaAldatu
XII. mendean sortu zen. Alfontso X.a Gaztelakoak 1254 urtean Trebiñuri foruak eman zizkion agirian Pipaon ere azaltzen da. XIV mendean Sarmiento familiaren jabegoa zen, beranduago Gatzagako kondeena eta ondoren Hijarreko dukeena. XVIII. mendeko ibilbideen gidatan ere aipatzen da.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Gurutzearen goratzearen eliza (XVIII mendekoa)
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
KulturaAldatu
- Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
- Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
- Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
- Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.
BibliografiaAldatu
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Pipaon Auñamendi entziklopedian
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |