Durruma Kanpezu

Bernedo udalerriko kontzejua
Artikulu hau Arabako Bernedo udalerriko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».

Durruma Kanpezu (ofizialki San Román de Campezo / Durruma Kanpezu) Arabako Bernedo udalerriaren ekialdean dagoen herria da, Izkiko natura parkearen barruan eta Muela mendiaren (1.055 m) magalean dagoena.

Durruma Kanpezu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Geografia
Koordenatuak42°40′N 2°26′W / 42.67°N 2.44°W / 42.67; -2.44
Garaiera806 m
Demografia
Biztanleria23 (2022)

Herria bi alderditan banatuta dago, herrigune zaharra goialdean eta herri berria behealdean.

Historia

aldatu

1200. urtea arte Nafarroako Erresumaren barne egon zen herria[1], eta ondoren hainbat liskarren eszenatokia izan da hala Gaztelarekin nola leinuen artean ere, azkenean Mendozatarren menpe gelditu zelarik.

1965ean Bernedo barrura pasarazi arte udalerri independentea izan zen.

Demografia

aldatu
Durruma Kanpezuko biztanleria

Ondarea

aldatu

Herriak ondare aberatsa dauka, alde batetik XVI. mendeko Natibitatearen parrokia-eliza dugu, eta bestetik "Cocina de los moros" izeneko leizearen barruan dagoen Durrumako baseliza eta herriko behealdean dagoen Santutxukoarena ditugu. Bestela, lehenago aipatutako kobazuloaren moduan Brontze Aroko "Dispensa de los moros" koba ere nabarmentzekoa da. Trincheras de los Moros Burdin Aroko herri harresitu baten aztarnak dira.

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak 3 linea ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu
19b Santikurutze BernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujanda Santikurutze
21 Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaita Bernedo
Armentia T.
Trebiñu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa