Sabando
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sabando (argipena)».
Sabando Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Berezko udalerria izan zuen baina aspaldian desagertua: 1877ko erroldarako Arraiari lotua agertzen da.
Sabando | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arraia-Maeztu |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′N 2°24′W / 42.75°N 2.4°W |
Demografia |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.
KokapenaAldatu
Sabando kokatzen haranak eta bere izena hartzen duen Sabando ibaiak hegoalderantz ematen du, Kanpezurantz, baina herriaren loturek argiagoak dirudite iparraldeko Arraiako beste herriekin eta Haranarekin. Izatez, inguruoetan euskararen toponimiaren muga hori hasten da, eta herri hauxe bera euskal idazle baten jaiolekua izan zen: Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo han jaio zen 1696an.
Herriaren mendebaldean labar ikusgarri batzuk daude, Atxarte esaten dioten paraje bat.
Hegoalderantz Sabando ibaia jarraituz, Kanpezurekin muga topatzen dugu urjauzi batean, zeinaren ondoan Oteoko errota dagoen, beste kontzeju batzuekin muga egiten baita bertan; Kanpezuko Oteo eta Antoñanarekin. Igeri egiteko moduko putzu bat ere bada toki horretan.
HistoriaAldatu
Historikoki herribildua da eta Donemiliaga Kukulako 1025. urteko dokumentazioan Sabando de Yuso (Sabando Behekoa) eta Sabando de Suso (Sabando Goikoa) izenak azaltzen dira. Erdi Aroan herria Gaona familiaren menpe zegoen. Leku estrategikoan kokatuta, bi dorre eraiki zituzten[1]. 1332an Fernán Ruiz de Gaona zen herriko jauna; horretaz gain Arabako artxidiakonoa eta Arriagako kofradiako kidea zen.
XVI. eta XVII. mendean Hurtado de Mendoza Orgazko Kondeak izan ziren Sabandoko jaunak. 1678ra arte herria Antoñanaren menpe egon zen; urte horretan Karlos II.a Espainiakoari bere independentzia erosi zion eta "berezko herribildua" bihurtu zen.
1887ko erroldan Arraia udalerri modernoaren barruan sartuta agertu zen[2].
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
44 | 45 | 42 | 44 | 43 | 40 | 37 | 38 |
2021. urtean dozena bat vecino zituen, Arabako gazteleran, biztanleak dituzten hamabi etxe[3],.
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Eraikin aipagarriakAldatu
Herriko eliza Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren omenezkoa da baina zoritxarrez ez da leku berean zegoen eliza erromanikoa, 1962-64 artean eraikitako beste bat baino[4]. Herriko aburuz, 1960 hamarkadan izan zen apaizaren ideia izan zen eliza aldaketa, eta haren memoria onik ez dago, artelan bat zentzurik gabeko eraikin modernista batek ordezkatu zuelako[3].
Elizaren ondoan baina aparte bere dorrea dago. Eliza multzo baten zatia da; topagunea eta bolatokia ere badaude.
San Gerbasio eta Protasio baseliza herriaren hegoaldeko sarreran dago; inguruan egurrezko gurutze bat ere badago[5]. San Gerbasio eguna da herriko jaia, ekainaren 19an[3].
Sabandoar ezagunakAldatu
- Joan Batista Gamiz (1696 - 1773) euskal idazlea Sabandon jaio zen. Bere omenez Euskaltzaindiak oroitarria jarri zuen 1973an eliza berriaren ondoan, idazlearen heriotzaren 200 urteurrenaren harira.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Dorren hauen aztarnarik ez da geratzen, toponimian izan ezik: Torre eta Torrondo leku-izenak topa daitezke Sabandon.
- ↑ Sabando[Betiko hautsitako esteka] Arraia-Maeztuko webgunean.
- ↑ a b c Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ Eliza[Betiko hautsitako esteka] udalaren webgunean.
- ↑ San Gerbasio[Betiko hautsitako esteka] webgune berean.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Sabandoz Arraia-Maeztuko udal webgunean[Betiko hautsitako esteka].
- (Gaztelaniaz) Sabando Euskomedian.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |