Urarte
Urarte Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen herria da, Trebiñu ipar, mendebal eta hegoaldean, Markiz ekialdean eta Izkiko natura parkea hego-ekialdean mugakide dituena.
Urarte | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bernedo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′00″N 2°35′39″W / 42.7°N 2.5942°W |
Garaiera | 648 metro |
Demografia |
Urartek alboetan ditu iparraldetik datorren Ihuda ibaia eta ekialdetik datorren haren ibaiadar bat; hortik datorkio herriari izena.
HistoriaAldatu
1025ko Donemiliagako goldean Uarte dokumentatzen da.
1961 arte Arluzea udalerriaren zati eta herriburu, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
GarraioAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
OndareaAldatu
ElizakAldatu
Herriko eliza nagusia Asuntzioarena da, jatorriz XIII. mendekoa, eta bestela Larrauriko ama birjinaren baseliza herriko kanpoaldean dugu, iparraldean.
KobakAldatu
Markizen bezala, Urarten ere Erdi Aroko hainbat kobazulo artifizial daude, eremutar jatorrizkoak eta grabatu ugarirekin.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |